Mediterraneoko lingua franca
| Mediterraneoko lingua franca | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak Latino-Faliscan (en) hizkuntza erromantzeak | |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | pml |
| Ethnologue | pml |
| Glottolog | ling1242 |
| Linguasphere | 51-AAB-c |
| IETF | pml |

Mediterraneoko lingua franca, edo sabirera, kontaktuzko hizkuntza bat zen, edo hizkuntza multzo bat, Mediterraneoko arroan lingua franca gisa erabiltzen zenak XI. mendetik XIX. mendera arte.[1][2] April McMahonek honela deskribatzen du sabir hizkuntza edo sabirera: "XV. mendeko proto-pidgina" eta "jatorrizko lingua francaren erlikia, Mediterraneoko merkatariek eta gurutzatuek erabilitako Erdi Aroko hizkuntza". Operstein eta McMahonek sabirera eta "lingua franca" hizkuntza bereizi baina erlazionatu gisa sailkatzen dituzte.[1]
Etimologia eta gaurko esanahia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lingua franca hitzak, literalki, "frankoen hizkuntza" esan nahi zuen latina berantiarrean, hau da hizkuntza frantzikoa, antzineko frankonikoa, tedeskoa edo tudeskoa. Hasiera batean, zehazki, Mediterraneo Ekialdeko itsasoaren inguruan merkataritza hizkuntza nagusi bezala erabiltzen zen hizkuntza aipatzen zen lingua franca aipatzen zenean. Erdi Aroko garai haietan, "frankoak" hitza Mendebaldeko europar guztiei aplikatu zitzaien Mediterraneoko ekialdean, Bizantziar Aro berantiarrean.
Hizkuntza honek Mediterraneo aldean zuen beste izena sabir hizkuntza zen, saber ("jakin") terminoa ezagutzen zuten iberiar penintsulako erromantze gehienetan, eta sapere eta savoir italieraz, latinez eta frantsesez... Erromantzeren bat zekitenek erraz ulertzeko moduko hitzak ziren.
Beranduago, eta gaur egun, lingua franca terminoaren esanahia hedatu egin zen edozein zubi-hizkuntza adierazteraino, eta egun, erabilera nagusia horixe da, lingua franca edozein zubi-hizkuntza adierazteko erabiltzen da, ingelesa, esate baterako.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mediterraneko merkataritzan ibiltzen ziren marinelen hizkuntzen nahasketa bat izan zen Mediterraneoko lingua franca. Frantziako iparraldeko frankoek ez zuten inolako eraginik izan hizkuntza honetan, lingua franca hitzak haiei erreferentzia egiten badie ere. "Frankoak" esaten zieten ekialdeko Mediterraneoan mendebaldeko Mediterraneokoei, hortik lingua franca izena.
Genova eta Veneziako merkatariak, Okzitaniakoak, Kataluniakoak, gehi gaztelaniaz, frantsesez eta portugesez zekiten marinelak erromantzearen itxura osoa eman zioten hizkuntza honi. Baina amazig hizkuntzen, Turkiako hizkuntzen, grezieraren eta arabieraren aztarnak ere antzeman omen daitezke.
Fonologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Bilabiala | Ezpain-horzkariak | Ezpain-hobikariak | hobikariak | hobiostekoak | sabaikariak | belatu | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sudurkariak | ahostuna | m | n | ɲ | ||||
| leherkariak | ahoskabeak | p | t | k | ||||
| ahostunak | b | d | tʃ | g | ||||
| afrikatuak | txistukariak | ts | ʤ | |||||
| igurzkariak | ahoskabeak | f | s | ʃ | ||||
| ahostunak | v | z | ||||||
| Hurbilkariak | w | j | ||||||
| Kontsonante dardarkari | r | |||||||
| Alboko hurbilkariak | l | ʎ | ||||||
| Aurrealdekoak | Erdialdekoak | Atzeko aldekoak | |
|---|---|---|---|
| Itxiak | i | u | |
| Ertainak | e | o | |
| Irekiak | a |
Morfosintaxia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horra izenordain batzuk:
| Berezia | Plurala | |
|---|---|---|
| 1. pertsona | mi | noi |
| 2. pertsona | ti | voi |
| 3. pertsona | ellou (m) ella (f) | elli |
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pidgin bat delako, Mediterraneoko lingua francak oso hiztegi txikia zuen. Horrek eta hizkuntza ondo dokumentatu gabe egoteak esan nahi du hizkuntzan ehunka hitz batzuk baino ez direla gorde gaur egunera arte.[3]
Lagin-testua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Mediterraneoko lingua franca[4] | Nolabait euskaratua[4] |
|---|---|
| Benda ti istran plegrin benda marketa maidin. Benda benda stringa da agugeta koloreduna dali moro namorada y Ala ti da bon matin. Por Ala te rrecomenda dar maidin marketa benda con bestio tuto lespenda xomaro estar bon rroçin. Peregrin taybo cristian si querer andar Jordan pilla per tis jornis pan que no trobar pan ne vin |
Benda, erromes arrotza, benda, marketa, maidin, (txanponen izenak). Bat benda, bat benda, farfaila bat ematen dut, koloretako farfaila bat. Emaiozu zure neskalagun arabiarrari eta Alak egun on eman zuri. Alarengatik, maidin bat, marketa bat, benda bat gastatzea gomendatzen dizut, janariz betetako piztia bat alokatzeko: astoa okel bikaina da. Erromes kristau on hori, Jordaniara joan nahi baduzu, hartu ogia bidaiarako, ez baituzu ez ogirik ez ardorik aurkituko. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Operstein, Natalie. The syntactic structures of Lingua Franca in the Dictionnaire de la langue franque. .
- ↑ (Italieraz) Bruni, Francesco. Storia della Lingua Italiana: Gli scambi linguistici nel Mediterraneo e la lingua franca. .
- ↑ Mallette, Karla. Mediterranean lingua franca, ca. 1450-1650: Threshold or holdover?. , 30, 32, 46 or..
- 1 2 Mallette, Karla. Mediterranean lingua franca, ca. 1450-1650: Threshold or holdover?. , 30, 32, 46 or..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brown, Joshua. 2022. "On the Existence of a Mediterranean Lingua Franca and the Persistence of Language Myths". Language Dynamics in the Early Modern Period (edited by Karen Bennett and Angelo Cattaneo). London: Routledge, pp. 169–189. ISBN 978-0-367-55214-5.
- Brown, Joshua. 2024. "Digital approaches to multilingual text analysis: the Dictionnaire de la langue franque and its morphology as hybrid data in the past". Multilingual Digital Humanities (edited by Lorella Viola and Paul Spence). Digital Research in the Arts and Humanities. London: Routledge, pp.213-229.
- Dakhlia, Jocelyne, Lingua Franca – Histoire d'une langue métisse en Méditerranée, Actes Sud, 2008, ISBN 2-7427-8077-7.
- John A. Holm, Pidgins and Creoles, Cambridge University Press, 1989, ISBN 0-521-35940-6, p. 607.
- Henry Romanos Kahane, The Lingua Franca in the Levant: Turkish Nautical Terms of Italian and Greek Origin, University of Illinois, 1958.
- Hugo Schuchardt, "The Lingua Franca". Pidgin and Creole languages: selected essays by Hugo Schuchardt (edited and translated by Glenn G. Gilbert), Cambridge University Press, 1980. ISBN 0-521-22789-5.
- Nolan, Joanna. 2020. The Elusive Case of Lingua Franca. Switzerland: Palgrave Macmillan.
- Drusteler, Eric R. 2012. "Speaking in Tongues: Language and communication in the Early Modern Mediterranean." Past and Present 217: 4-77. doi:10.1093/pastj/gts023.
- Hitchcock, Louise A., and Aren M. Maeir. 2016. "A Pirate's Life for me: The Maritime culture of the Sea Peoples." Palestine Exploration Quarterly 148(4):245-264.
- Lang, George. 1992. "The Literary Settings of Lingua Franca (1300-1830)." Neophilologus 76(1): 64-76. doi:10.1007/BF00316757.
- Operstein, Natalie. 2018. "Inflection in Lingua Franca: from Haedo's Topographia to the Dictionnaire de la langue franque." Morphology 28: 145-185. doi:10.1007/s11525-018-9320-8.
- Mikael Parkvall (2005) Foreword to A Glossary of Lingua Franca.