Edukira joan

Meena Kumari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meena Kumari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakमहजबी बानो
JaiotzaDadar (en) Itzuli, 1933ko abuztuaren 1a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 15a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaMumbai, 1972ko martxoaren 31 (38 urte)
Hobiratze lekuaMumbai 
Heriotza moduaberezko heriotza: zirrosia
Familia
Ezkontidea(k)Kamal Amrohi (en) Itzuli  (1952ko otsailaren 14a -  1972ko martxoaren 31)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakaktorea, olerkaria, jantzi-diseinatzailea eta abeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

IMDB: nm0474932 Allocine: 19561 Allmovie: p483963
Find a Grave: 151498523 Edit the value on Wikidata

Meena Kumari (1933ko abuztuaren 1-1972ko martxoaren 31) indiar aktore, abeslari eta olerkaria izan zen. «Tragediaren erregina» bezala ezagutzen zuten, eta askotan «Indiako filmetako errauskine» deitzen zioten. [2][1][2][3]

Meena Kumariren aita Ali Bux izeneko musulman sunita zen, Punjabeko Bheratik migratu zuena.[4] Parsi antzerkian eskarmentu handikoa zen, musika irakasten zuen, poesia idazten zuen eta Idd Ka Chand bezalako filmetan paper txikiak antzeztea lortu zuen, eta baita Shahi Lutere filmerako musika konposatu.[6] Bere amak Prabhawati Devi zuen izena eta islamera bihurtutako kristaua zen. [6] Meenak lau urte eskas zituela ekin zion aktuatzeari. Haurtzaroan Leatherface (1939), Adhuri Kahani (1939), Pooja (1940) eta Ek Hi Bhool (1940) filmetan parte hartu zuen. Vijay Bhatt zuzendaria bere aholkularia bihurtu zen, "Baby Meena" deitzen zion aktoreari.[5]

Indiako zinema kritikarien ustez, Meena "historikoki paregabea" izan da zinema hindiarraren munduan.[6] Kumarik sarri tragikoak ziren roletan lortu zuen ospea, eta haren interpretazioak nabarmentzekoak ziren. Haurtzarotik hil arte 33 urteko ibilbidean 92 film inguru egin zituen genero ugaritan. Horietako askok gurtza-estatusa lortu dute gaur egun, hala nola Sahib Bibi Aur Ghulam, Pakeezah, Mere Apne, Aarti, Baiju Bawra, Parineeta, Dil Apna Aur Preet Parai, Char Dil Char Rahen, Daera eta Azaad, beste askoren artean. Kumari playback abeslaria ere izan zen.[7]

Meena Kumariren zigilu bereizgarririk handiena 1950 eta 1960ko hamarkadetan bereziki existitzen zen Indiako emakumeen borroka irudikatzeko zuen gaitasuna zen. Kumariren nortasuna pantaila aurrean Bharatiya Nari-ren adibide perfektu gisa deskribatzen dute Indiako aditu zinematografikoek. Ospe handia lortu zuen paper triste eta tragikoak betetzeagatik, eta urteetan zehar goraipatuak eta gogoratuak izan dira bere emanaldiak. Horien artean, "Sahibjaan" pertsonaia, Pakeezah-nen urrezko bihotza duen neskato nautch bat, Kamal Amroh-en zuzendaritzapean interpretatu zuena, dokumentu historiko bihurtu zen.[8] Bere jardunean edertasuna, aristokrazia eta tragedia nahasten ziren. Guru Dutt-en Sahib Bibi Aur Ghulam-en Chhoti Bahu bezala egin zuen lana, zinema indiarrean egindako antzezpen onenetakotzat jotzen da. Interpretazio hori Kumariren bizitza tragikoaren oso hurbileko erretratua izan zen. Chhoti Bahu pertsonaiak bezala, bizitza errealean Meenak alkoholarekiko adikzioa zuen.[9] Kumariren bizitza eta ibilbide oparoa lausotu egin ziren alkoholarekiko menpekotasunagatik, harreman sentimental arazotsuengatik eta osasunean izandako ondorioengatik. Azkenean, zirrosi hepatikoaren ondorioz hil zen, 1972an, 38 urte zituela.

Sariak eta aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kumarik lau jaso zituen Emakumezko Aktore Onenaren kategorian, eta sari bera jaso zuen 1954ko inaugurazioan, Baiju Bawra filmean egindako aktuazioagatik. Handik urtebetera berriro irabazi zuen saria, Parineeta filmagatik. Hamargarren sari-banaketan (1963), historia egin zuen; izan ere, emakumezko aktore onenaren izendapen guztiak jaso zituen, Sahib Bibi Aur Ghulame-n egindako lanagatik. Hamahirugarren ekitaldian (1966), Kumarik bere azken emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen, Kaajal filmagatik.[10]

Meena Kumariren hilobia.

Vinod Mehtak (Meena Kumari - Biografia klasikoa liburu biografikoaren egilea) bere liburuan adierazi zuen Kumariren zuzendarietako batek zera adierazi ziola: "Dilip Kumarri (tragediaren erregeari) ere zaila egiten zitzaion horren aurrean lasaitasuna mantentzea".[11] Raaj Kumarrek sarritan ahazten zituen bere elkarrizketak Meena Kumarirekin lanegiten zuen bitartean. Madhubala ere Meenaren zale amorratua zen, eta zera esan zuen behin: "Berak du ahotsik bereziena".[12] Satyajit Rayk honela deskribatu zuen Kumari: "Zalantzarik gabe, kalibre handiko aktorea da". Amitabh Bachchanek zera esan zuen: "Aktoreek ez zuten Meena Kumarik bezala hitz egiten, eta ziurrenik inork ezin izango du berriro egin".[13] Naushad musika zuzendari mitikoak adierazi zuen Indiako zinema industriak aktore handiak ekoizten dituela, baina ez dela inoiz beste Meena Kumari bat egongo. [16] Meenak oso begiko zuen Marilyn Monroe estatubatuarra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «April 2 1954» Filmfare.
  2. Tanha Chand. «Tanha Chand» Rekhta.org.
  3. Meena Kumari – "The Tragedy Queen of Indian Cinema". .
  4. Nationalinfo. (29 de junio de 2016). «Meena Kumari» national info.
  5. Vinod Mehta. (31 de julio de 2013). «Meena Kumari» Books.google.com.
  6. «Meena Kumari – Interview (1952)» Cineplot.com 19 de julio de 2017.
  7. «MEENA KUMARI–THE SINGING MAESTRO» nikhileiyer 1 de abril de 2013.
  8. «Celebrating 40 Years of Pakeezah - Rediff.com Movies» Rediff.com.
  9. «Sahib Bibi aur Ghulam (1962) | Dustedoff» Madhulikaliddle.com 21 de septiembre de 2009.
  10. «Filmfare Awards (1963)» IMDb.
  11. «Meena Kumari the melancholic queen of cinema! - Sun Post» Sunpost.in.
  12. admin. (16 de abril de 2016). «Madhubala – Her Sister's Recollections» Cineplot.com.
  13. Franco, Carlo. (25 de junio de 2017). «Amitabh Bachchan's Official Blog» Amitabh Bachchan's Official Blog.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]