Edukira joan

Meerut

Koordenatuak: 28°58′48″N 77°42′23″E / 28.98°N 77.7064°E / 28.98; 77.7064
Wikipedia, Entziklopedia askea
Meerut
Meerut
मेरठ
میرٹھ
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaUttar Pradesh
Division of Uttar PradeshMeerut division
Indiako barrutiMeerut barrutia
Jatorrizko izenaMeerut
मेरठ
میرٹھ
Posta kodea250001, 250002 eta 250003
Geografia
Koordenatuak28°58′48″N 77°42′23″E / 28.98°N 77.7064°E / 28.98; 77.7064
Map
Azalera141,94 km²
Altitudea218 m
Demografia
Biztanleria1.305.429 (2011)
Dentsitatea9.197 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia121
Ordu eremuaUTC+05:30
MatrikulaUP-15
meerut.nic.in

Meerut (hindiz: मेरठ) Uttar Pradeshko hiria, Indiaren iparraldean dagoena. Izen bereko barrutiko hiriburua da eta 1.305.429 biztanle zituen azken zentsuaren arabera. Uttar Pradeshen mendebaldean dago, eta Indiako Hiriburu Nazionalaren Eskualdearen (NCR) parte da. New Delhi hiriburutik 80 kilometrora dago iparraldean eta Lucknow estatuko hiriburutik 480 kilometrora ipar-mendebaldean. Delhiren ostean NCRko bigarren hiririk populatuena da[1]. Bere inguruko herriak barne hartuta, bi milioi biztanle baino gehiago biltzen ditu.

1803an, Britainiar Rajaren garaian, Meerut hiri garrantzitsua zen, Indian zeuden indar militarren gune nagusia baitzen[2]. 1857ean bertan hasi zen zipaioen matxinada[3]. Gaur egun kirolean eta musika instrumentuetan zentratutako ekonomia du, eta Asia osoko urre merkatu handienetako bat du. Uttar Pradesheko hezkuntza gune nabarmena da, eta Ghaziabad eta Gautam Buddha Nagarren ostean hirugarren per capita errentarik altuena duen hiria da[4].

Ganges eta Yamuna arteko ordokian dago, Doab eskualdean. Delhi–Meerut Eskualdeko Tren Sistema Azkarra, Indiako lehen tren azkar erregionala, Meerutetik igarotzen da, hirien arteko korridore azkarrak eratuz.

    Datu klimatikoak (Meerut (1991–2020))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 29.3 32.2 39.5 43.8 45.8 46.1 46.0 40.0 39.0 38.0 34.5 30.0 46.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.9 28.7 36.0 38.4 36.6 33.7 33.1 33.1 32.2 27.2 22.0 30.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.9 16.4 21.5 27.6 30.9 31.0 29.7 29.1 28.3 24.9 19.5 14.9 23.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.9 9.9 14.2 19.2 23.4 25.4 25.7 25.1 23.5 17.5 11.8 7.8 17.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -0.4 0.1 5.4 8.3 15.4 17.7 16.5 18.5 15.7 7.2 1.8 0.2 -0.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 20.1 32.2 24.2 15.7 28.7 81.9 226.4 217.9 119.1 16.4 1.4 4.9 788.9
Euri egunak (≥ 1 mm) 1.5 1.9 1.8 1.2 2.1 4.4 9.0 9.0 5.4 0.9 0.2 0.5 37.8
Hezetasuna (%) 64 55 48 34 35 51 71 73 69 59 58 62 56
Iturria: India Meteorological Department (errekorrak 2012ra arte)[5][6][7][8][9]
  • Hastinapurreko tenplu jainistak
  • Mohalla Teergaran tenplu jainista
  • San Joanen eliza
  • Martirien Monumentua
  • Gandhi Bagh (lorategia)
  • Udaletxea, Lyall Liburutegia duena
  • Suraj Kund
  • Chandi Devi tenplua
  • Mansa Devi tenplua
  • Bale Miyan ki Dargah
  • Jama Masjid
  • Sardhanako basilika
  • Parikshitgarh
  • Baleni
  • Barnawa

Meerutar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Begum Sumru (ca 1753-1836), politikari eta agintari militarra
  • Sita Ram, (1885-1972), margolaria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) About District | Government of Uttar Pradesh | India. (kontsulta data: 2025-11-03).
  2. (Ingelesez) «Meerut on cusp of great socio-economic change» Hindustan Times 2023-05-08 (kontsulta data: 2025-11-03).
  3. (Ingelesez) History | Government of Uttar Pradesh | India. (kontsulta data: 2025-11-03).
  4. «Home Page :: Meerut GDP 2027» meerutgdp.com (kontsulta data: 2025-11-03).
  5. Station: Meerut Climatological Table 1981–2010. in: Climatological Normals 1981–2010. India Meteorological Department 2015eko urtarrila, 509–510 or..
  6. Meerut Climatological Table Period: 1971–2000. India Meteorological Department.
  7. Ever recorded Maximum and minimum temperatures up to 2010. India Meteorological Department.
  8. Extremes of Temperature & Rainfall for Indian Stations (Up to 2012). India Meteorological Department 2016ko abendua, M46 or..
  9. Climatological Tables 1991-2020. India Meteorological Department, 21 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]