Meettok
Itxura
| Meettok | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | argitaletxea |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Kidetza | Euskal Editoreen Elkartea |
| Erabilitako hizkuntza | euskara eta gaztelania |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 2005 |
| webgune ofiziala | |
Meettok 2005. urtean sortu zen argitaletxe independentea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meettok argitaletxea 2005. urtean sortu zen Donostian; eta, gaur egun ere, bertan dauka egoitza. Ramón Etxebeste Otegi da argitaletxearen arduradun eta sortzailea, edizio lanetan diharduena, baina itzultzaile eta idazle ugariren laguntza jaso izan du.
Argitaletxearen izena editorearen izen-deiturekin sortutako hitz-jolasa da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan gehienak narratiba literario garaikidekoak dira, bai euskarakoak eta baita gaztelaniakoak ere. Itzulpenak lantzen dituzte, gehien bat, baina, produkzio propioren bat edo beste ere izan dute.
Ondorengoak dira Meettok-ek argitaratu dituen liburuetako batzuk:
Euskarara itzuliak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Groucho eta ni – Groucho Marx (2006)
- Anarkia hutsa – Woody Allen (2007)
- Zorion handiegia – Alice Munro (2012)
- Jesusen Haurtzaroa – J. M. Coetzee (2013)
- Zer da artea – Lev Tolstoi (2013)
- Sumisioa - Michel Houellebecq (2015)
Gaztelerara Itzuliak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 100% Basque – Itxaro Borda (2012)
- El corazón de las tinieblas – Joseph Conrad (2013)
- Yevgueni Oneguin – Alexandr Pushkin (2017) *Edizio berritua, ez zentsuratua eta elebiduna (Rus/Esp)