Meg Bateman
| Meg Bateman | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Edinburgo, 1959ko apirilaren 13a (66 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Aberdeengo Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | ingelesa Eskoziako gaelera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea, idazlea eta poeta |
| Enplegatzailea(k) | Edinburgheko Unibertsitatea St Andrews Unibertsitatea |
| Genero artistikoa | olerkigintza |
Vivienne Margaret 'Meg' Bateman (Edinburgo, Eskozia, 1959) eskoziar akademikoa, poeta eta ipuin laburren idazlea da. Batez ere Eskoziako gaeleraz idatzitako lanengatik da ezaguna; hala ere, ingelesezko lana ere argitaratu du.
Hezkuntza eta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bateman Edinburgon jaio zen eta hiriko New Town eremuan hazi zen,bertan Mary Erskine-ren nesken eskolara joan zen eta gero Bristol eta Aberdeengo Unibersitateetan ikasi zuen.[1] Aberdeengo Unibertsitatean Zelta ikasi zuen eta Erdi Aroko Eskoziako gaelerazko poesia erlijiosoan doktoratu zen. Eskoziako gaelera irakatsi zuen Aberdeengo Unibertsitatean 1991 eta 1998 artean, Skye uhartera joan aurretik, Sabhal Mòr Ostaig gaeleraren unibersitatean irakasteko.[2] Eskoziako gaelera ere irakatsi du Edinburgheko Unibertsitatean, eta St. Andrews Unibertsitateko ohorezko irakasle titularra da.[3]
Bateman-en lehen poema bilduma, Òrain Ghaoil (Maitasun kantak), 1990ean [2]argitaratu zen, eta bigarrena, Aotromachd agus dàin eile (Arintasuna), 1997an. Bere lehen eta bigarren bildumak giza harremanei eta maitasunaren ideia idealizatuari buruzkoak dira. Bere hirugarren bilduma, Soirbheas (Aire haizea), 2007an argitaratu zen.[4]
2011n, Bateman-ek Eskoziako gaelerazko lehen ipuin laburra argitaratu zuen, Chanadh gun d'chur i às dha izenekoa, CLÀRek argitaratutako Saorsa ipuin bilduman agertu zen.[5]
Transparencies (Gardenkiak) bilduma 2013an argitaratu zuen, eta bai Eskoziako gaelikoz eta bai ingelesez idatzitako poemak izateko argitaratu zuen lehen lana aurkeztu zuen.[6]
Bere poesia gaeliko eskoziarra hainbat antologiatan agertu da, besteak beste, Other Tongues (Beste hizkuntzak) 1990eta Twenty of the Best (Hogeitik hoberenak) 1990. Gaelikotik ingelesera ere itzuli ditu poemak, An Anthology of Scottish Women Poets (Eskoziar emakume poetaren antologia)1991 eta The Harp's Cry (Harparen negarra) 1993 lanetarako.[7]
Bateman-ek hogeita hamar liburu ditu Goodreads-en (Liburu gomendagarrien zerrenda) 418 kalifikazioekin. Bere libururik ezagunena These Islands, We Sing: An Anthology of Scottish Islands Poetry. (Ugarte hauek, kantatzen dugu: Ugarte eskoziar poesiaren antologia).[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Meg Bateman» Books from Scotland (kontsulta data: 2025-01-23).
- ↑ a b (Ingelesez) «Meg Bateman» Scottish Poetry Library (kontsulta data: 2025-01-23).
- ↑ Meg Bateman. Scottish Book Trust.
- ↑ (Ingelesez) «Bateman» StAnza, Scotland's Poetry Festival.
- ↑ (Ingelesez) «Meg Bateman» Atlas Arts.
- ↑ Rumens, Carol. (5 August 2013). «Poem of the week: Girl and Grandmother at the National Gallery by Meg Bateman» The Guardian.
- ↑ «Meg Bateman :: Authors :: Birlinn Ltd.» www.birlinn.co.uk.
- ↑ «Books by Meg Bateman (Author of Transparencies)» www.goodreads.com (kontsulta data: 2025-01-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- BBC Bio - Làrach nam Bàrd
- Meg Bateman Eskoziako Poesia Liburutegian
- [1]
