Megara Hiblea
Megara Hiblea | |
---|---|
Fitxategi:File:Megara Hyblaea 001.jpg Etxe baten zoruko mosaikoak Megara Hibleako mendebaldeko atearen ondoan. | |
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Syracuse |
Italiako udalerri | Augusta |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°12′14″N 15°10′55″E / 37.2039°N 15.1819°E |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Megarako kolonoak |
Garaia | K.a. VIII. mendean |
Uztea | K.a. 483an |
Kultura | Greziar arkaikoa |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1891 |
Megara Hiblea (antzinako grezieraz: τὰ Μέγαρα) -beharbada Hibla Handia bera da- Siziliako antzinako greziar kolonia bat zen, Augustaren ondoan kokaturik ekialdeko kostan, Sirakusatik 20 kilometrora ipar-ipar-mendebaldean, Xifoniar muinoak eratzen duen haranean[1]. Hibla izeneko hiru edo bost hiri daudenez,(Sizilian horrenbeste hiri Hibla izenarekin egotea, Pausaniasek interpretatzen du, tokian izen bereko dibinitate bat zegoela)[2] oso zaila da zein da zein jakitea. Horren harira, William Smith, XIX. mendeko britaniar klasizista nabarmenetariko batek Hibla Gereatis eta Megara Hiblea nahasten zituen, beraz, kontuz ibili behar da antzinako iturri batean Hiblea izena ikustean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar kolonia bat zen, Megarako kolonoek fundatutakoa. Hiriko sorrera Tuzididesek azaltzen du: Megarako kolonoak, Lamisek gidatutakoak, Siziliara hedu ziren, kalkistarrek Leontinos fundatzen zutenean. Hasieran, Megarakoak ezarri ziren Pantagias ibaiaren bokalean, Trotilon izeneko tokian (latinez: Trotilus, gaurko Brucoli). Geroago, Leontinosera mugitu ziren kalkistarrekin bizi izatera, baina hauek laster egotzi zituzten eta Megarakoak Tapso penintsulan (latinez Thapsus, gaurko Magnesi) ezarri ziren, Sirakusaren ondoan. Lamis hil ondoren, berriro mugitu ziren, eta Hiblonen aholkuz, (tokiko siziliar buruzagi bat) ezarri ziren, gero Megara Hiblea deituko zen tokian[3]. Skimno Kioskoak dio Naxos eta Megararen fundazioak garaikideak izan zirela eta biak Sirakusako fundazioaren (K.a. 735) baino lehenagokoak. Estrabonek uste du ere, Naxos eta Megara aldi berean fundatu zirela (K.a. 735), Sirakusa baino lehen[4]. Ezinezkoa da bi informazioak adostea, hala ere, Tuzididesena sinesgarriena dirudi. Honen arabera, Megarako fundazioa K.a. 726aren inguruan gertatu zen. Miller irakasleak antzinako informazio iturriak ikastean, ikusi zuen zenbait data zeudela K.a. 758tik (Eusebio Zesareakoa: Kronikon) K.a. 728ra arte (Tuzididesena)[5]. Hasierako historiari buruzko informazioa eskasa da, baina, dirudienez, garapen handia izan zuen hiriko fundazioaren mende batera, Selinonte fundatu zuelako, jatorrizko hiria baino garrantzia gehiago izango zuena[6]. Ez dakigu ezer gehiago Megarari buruz Gelon Sirakusakoa suntsitu arte, K.a. 483an. Gelonek lortu zuen setio baten ondoren hiria errenditzea. Errendizioaren gorabehera, biztanle gehienak esklabo bilakatu, baina aberatsenak eta nobleenak Sirakusara bidali zituen[7]. Azken hauen artean, Epikarmo Koskoa poeta zegoen, Megaran hezkuntza jaso zuena nahiz bertokoa ez izan[8]. Tuzididesen arabera, hori gertatu zen Megara fundazioaren baino 245 urte beranduago, agian K.a. 483an. Megarak ez zuen boterea eta independentzia inoiz berreskuratu. Tuzididesek esan zuen haren garaian, Megara jadanik ez zela existitzen, kostaldeko tokia askotan aipatzen badu ere, sirakusarrek okupaturik zegoena. Lamakok, atenastarren espedizioaren jenerala (K.a. 415-413), proposatu zuen toki honetan flota ainguratzea, baina haren iradokizuna ez zenez kontuan hartu, hurrengo udaberrian sirakusarrek gotortu zuten[9]. Hemendik aurrera, Megara edo Megaris tokia zenbaitetan aipatzen da[10] baina ezinezkoa da Hiblatik banatzea, beharbada, hiri bera zirelako. Megara edo Hiblako tokia kokatzen da Alabus ibaiaren bokalean (gaurko Cantera), nahiz eta jatorrizko kolonia ezarri zen gaur Augusta dagoen muinoan.(hiri honen izena XIII. mendetik dator; Frederiko II.a enperadoreak 1229an fundatu zuenean, hortaz izen hori). Zaila da sinistea nola toki hau eta haren portua (Sirakusaren antzekoa) eta penintsula (Ortigiaren horrenbesteko abantailak zituena) ez zen antzinatean kontuan hartu. Argi dago, Lamakok, proposatu zuenez, Megara okupatu izana egokia izango zela atenastarren helburuak betetzeko[11].
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1891. urtean mendebaldeko harresian egindako indusketek agerian utzi zuten iparraldekoaren zati bat, aldi berean, uholdeen kontrako dike bat zena (hau nabarmenago zen Philipp Cluverren garaian)[12] nekropoli handi bat babesteko (1.500 hilobiren inguruan zituena). Lan horietan, tenplu baten botozko objektuen gordetegi bat aurkitu zen. Portua hiriko iparraldean zegoen. K.a. VII. mendearen erdian, hiria plana erregular baten arabera antolatu zen. Agora bat eraiki zen, iparraldean eta ekialdean estoak zituelarik. Agora hau da ezagututako agoren lehenetariko bat[13].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Megara Hiblea goitik ikusita -
Megara Hiblearen planoa -
Megara Hiblearen errepide nagusia -
Megara Hiblearen agora -
Ama-jainkosa bikiei titia emanez -
Megara Hibleako kurosa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ TALBERT, Richard: Barrington Atlas of the Greek and Roman World, 47. mapa, ISBN 0-691-03169-X
- ↑ PAUSANIAS: V. 23. § 6.
- ↑ TUZIDIDES: VI.4
- ↑ SKIMNO KIOSKOA: 271-276; ESTRABON: VI. 269 or.
- ↑ MILLER, M. (1970): The Sicilian Colony Dates, 18–20, 276–278 or. {{ISBN|0-87395-049-6}}
- ↑ TUZIDIDES: VI. 4.; SKIMNO KIOSKOA: 291; ESTRABON: 272 or.
- ↑ HERODOTO: VII. 156; TUZIDIDES: VI. 4
- ↑ Suda Ἐπίχαρμος; DIOGENES LAERZIO: VIII. 3.
- ↑ TUZIDIDES. 49, 96
- ↑ ESZILAS KARIANDAKOA: 4. 6
- ↑ TUZIDIDES: VI. 49.
- ↑ CLUVER, Philipp (1619): Sicilia antiqua, Leiden, 133 or.
- ↑ MARTIN, R. (1974): Architecture of Crete, Greece, and the Greek World, in P. Luigi Nervi (ed.), Ancient Architecture: Mesopotamia, Egypt, Crete, Greece, Harry N. Abrams, Inc, New York, 336. or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulo honek jabari publikoko informazioa du: Chisholm, Hugh, ed. (1911). "Megara Hyblaea". Encyclopædia Britannica. 18 (11th ed.). Cambridge University Press. 76–77. or.
- Artikulo honek jabari publikoko informazioa du: Smith, William: Dictionary of Greek and Roman Biography and Mithology (1870). London: John Murray.