Meiji Berrezartzea

Wikipedia(e)tik
Meiji berrezarkuntza» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Japoniako historia
Satsuma-samurai-during-boshin-war-period.jpg


Meiji Berrezartzea (明治維新 Meiji ishin?)Meiji Iraultza izenaz ere ezaguna— Japoniak 1866tik 1869ra bitartean egindako egitura politiko eta sozialen aldaketa da. Meiji Berrezartzea, hortaz, Edo Aroaren eta Taishō Aroaren arteko epea da.

Meiji Berrezartzeak Japonian indarrean zegoen erregimen despotikoaren (Shogun erregimena) erorketa suposatu zuen. Erregimen honetan enperadoreak zuen botere osoa; egoera Europako feudalismoaren antzekoa zen. 1853ra arte Japoniak ez zuen inolako kanpo harremanik izan (Txina eta Holandaren salpuespenekin). Urte hartan AEBetako armadaren itsasontziak iritsi ziren Japoniako kostaldera, merkataritza itun bat eskatuz. Japoniarrek Kuro-fune raikō (itsasontzi beltzen etorrera) bezala ezagutzen dute afera hau. Japoniak armadarik ez zuenez, ituna sinatzera behartua ikusi zuen bere burua.

Gertaera horrek munduan bakarra izango zen prozesua abian jarri zuen: Meiji iraultza. Klase menperatzailearen (aristokrazia) zati handi batek aldaketaren beharra ikusi eta pribilegioei uko egin zien. Iraultzaile hauei Ishin shishi deitu zitzaien. Shogun erregimenaren aldekoek, bere aldetik, Shinsengumi deitutako indar paramilitarra osatu zuten iraultzaileen aurka. 1867rako iraultzaileek Shogun erregimenaren aldekoei aurre hartuko diete. Bost gerraren ostean (Boshin Gerrak bezala ezagutuak), Shogun erregimenak amore emango du.

1868an Meiji Berrezartzeari ekin zitzaion bete-betean: Samuraien pribilegioak deuseztatu ziren; jendeak abizena izateko aukera eskuratu zuen (lehen aristokraziaren pribilegioa zena), etab. Aldaketa hauek ezegonkortasun handiko epea eraman zuten Japoniara, altxamendu ugari emanez. Lau hamarkada itxaron behar izan zen egonkortasunera bueltatzeko, Japonia potentzia militar eta ekonomikoa bihurtuta.

Mendebaldar bihurtzeari uko Japonian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arestian aipatu denez, aldaketak ez ziren denen gustukoak izan, eta shogun erregimenaren aldekoek ondorengo arrazoi hauek zerabiltzaten aldaketari aurre egiteko, japoniar batek idatzi zuenez:

« Ez da denbora asko atzerritarrak hemen bizi direla eta oraindik ez dute astirik izan kalte material edo moral handirik eragiteko; horregatik, gure herrikide gehienek ez daukate haien ardura handirik. Baina gure herriak aurrera egitea benetan nahi dutenek atzerritarrak munduko beste lekuetan egin edo egiten dutenaren arabera epaitu behar dituzte. Norena zen lehen oraingo Amerika? Indiarrena; antzinatean herriaren jabe ziren eta gero zuriek jabetza horretaz gabetu egin zituzten.

[...] Europarrak doazen lekura doazela, lurrak ez du uztarik ematen, landareek hazteari uzten diote eta, txarrena, batzuetan gizakia desagertu egiten da. Gure herritarrek egoera hori argi eta garbi ulertzen badute eta Japonia Ekialdeko herri bat dela jabetzen badira, beldur handia izango dute etorkizunerako.

 »
Fukuzama Yurizi[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meiji Berrezartzea Aldatu lotura Wikidatan


Meiji enperadorea, Kiototik Tokiora bidaian (1868).
  1. (Gaztelaniaz) Jean Muntel: El fin del Shogunato y el Japón Meiji, 1853-1912. Barcelona, Vicens Vives, 1972.