Mein liebster Feind - Klaus Kinski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mein liebster Feind - Klaus Kinski
Jatorria
Argitaratze-data 1999
Jatorrizko izenburua Mein liebster Feind
Jatorrizko hizkuntza alemana
Jatorrizko herrialdea Alemania
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dokumentala eta Film biografikoa
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Werner Herzog
Gidoigilea(k) Werner Herzog
Antzezlea(k)
Werner Herzog
Isabelle Adjani
Claudia Cardinale
Mick Jagger
Klaus Kinski
Eva Mattes
Jason Robards
Maximilian Schell
Thomas Mauch








Ekoizpena
Ekoizlea Lucki Stipetić Itzuli
[[Kategoria:Lucki Stipetićek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Joe Bini Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Popol Vuh Itzuli
Argazki-zuzendaria Peter Zeitlinger
Argumentu nagusia aktore
Kanpo loturak

Mein liebster Feind - Klaus Kinski (alemanez, Nire etsai maitea, Klaus Kinski) 1999an egindako film dokumentala da, Werner Herzog alemaniar zuzendariak egina Klaus Kinski aktorearekin eduki zuen harreman trumoitsuaren ingurukoa.

Klaus Kinski aktoreak eta Werner Herzog zuzendariak bost filmetan egin zuten lan elkarrekin. Amazoniako trilogia deitu izan dena, "Agirre edo Jainkoaren haserrea", "Fitzcarraldo" eta "Cobra Verde", bien arteko elkarlanetik ateratako perlak dira. "Nere etsai maitea" honetan Herzogek harekin egindako ibilbidearen errepasoa egiten du Kinski hil eta 8 urtera, aktore eta pertsona ero bezain harrigarri baten biografia bere erara osatuz[1]. Trilogiaz kanpoko beste bi filmak izan ziren Nosferatu: Phantom der Nacht (1978) eta Woyzeck (1978).

Etsaigoa, haserreak eta egoera zailak erakusteaz gain, Herzogek Kinskiren talentuari zion errespetu handia ere ikusi daiteke dokumentalean. Horretarako elkarrizketatu zituen Eva Mattes (Woyzeck) eta Claudia Cardinale (Fitzcarraldo) . Emakumezko bi aktore hauekin egindako elkarrizketak iradokitzen dute Kinskik alde lasaiago bat ere bazuela. Pelikularen azken sekuentzian, Kinski tximeleta batekin jolasten ikusten dugu Peruko oihanean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   zangutano «Mein liebster Feind - Klaus Kinski» AZpiTituluak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-24 .