Meka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Meka
 Saudi Arabia
Makkah Montage.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Saudi Arabia
Probintzia Mekako probintzia
Alkatea Khalid bin Faisal Al Saud
Izen ofiziala مكة
Posta kodea (5 digits)
Geografia
Koordenatuak 21° 25′ 21″ N, 39° 49′ 34″ E / 21.4225°N,39.826111111111°E / 21.4225; 39.826111111111Koordenatuak: 21° 25′ 21″ N, 39° 49′ 34″ E / 21.4225°N,39.826111111111°E / 21.4225; 39.826111111111
Meka hemen kokatua: Saudi Arabia
Meka
Meka
Meka (Saudi Arabia)
Azalera 760 km²
Altuera 277 m
Demografia
Biztanleria 1.675.368 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.204,43 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 2
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Medina
http://www.holymakkah.gov.sa/

Meka[1] (arabieraz مَـكَّـة الْـمُـكَـرَّمَـة, Makkah al-Mukkaramah) Saudi Arabiako hiria da, Arabiar penintsulako mendebaldean kokatua dagoena. Tihamahko lautadan dago, Arabiar penintsulako Hejazi eskualdean. Mekako eskualdearen hiriburu administratiboa da[2]. Jeddahtik 70 kilometrora dago barnealdean, bailara estu batean, 277 metroko altueran. Medinatik 340 kilometrora dago hegoaldean. 2012an ia 2 milioi biztanle zituen, baina urtero hirukoizten da kopuru hau Hajjean zehar (arabieraz: حَـجّ‎, "Erromesaldia"), Dhūl-Ḥijjah (arabieraz: ذُو الْـحِـجَّـة‎) hamabigarren hilabete Islamdarrean ospatzen den data.

Hiri honetan Muhammad jaio zenez, eta Koranaren lehen errebelazioa bertan jaso zuenez (bereziki Mekatik 3 kilometrora dagoen kobazulo batean)[3][4], Meka Islamaren hiri santuena da[5], urtero milaka erromes musulmanek bisitatzen dutenak Hajj gisa ezagutzen den musulmanen derrigorrezko[oh 1] erromesaldian[6][7]. Mekan Kaaba dago, gehienek Islamaren lekurik sakratuenetzat dutena. Musulman guztiek Kaabarantz zuzendu behar dituzte euren eguneko otoitza[8].

Urte luzez Mekan Mahomaren ondorengoek agindu dute, Mekako xerifeek, agintari independiente gisa edo beste agintari batzuen basailotzan. 1925ean Ibn Saudek konkistatu zuen. Azken hamarkadetan Mekak hedapen handia izan du bai tamainan, bai azpiegituratan. Abraj Al Bait egitura edo Mekako Erret Erlojuaren Dorre Hotela bertan dago, munduko laugarren eraikinik altuena eta azalera handiena duen hirugarren eraikina. Eraikuntza prozesu honetan Mekak egitura historiko asko eta aztarnategi arkeologiko batzuk galdu ditu, Ajyad gotorlekua kasu[9]. Gaur egun 15 milioi bidaiarik bisitatzen dute Meka urtero, horietako milioi batzuk Hajjeko egunetan. Ondorioz, Meka mundu musulmaneko hiri kosmopolitenetako bat da[10], nahiz eta ez-musulmanak ezin diren hirian sartu[11].

Etimologia eta erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meka da hiriaren euskarazko izena[1], eta arabierazko izenaren transliterazioa, nahiz eta transliterazio ofiziala Makkah den, arabierazko ahoskeratik gertuago. Mekak musulmanentzat duen garrantzia dela eta, askotan erabiltzen da jende asko biltzen duen gune gisa[12], nahiz eta euskaraz ez den hiztegietan jasotzen. Arabiera ez den beste hizkuntza bat hitz egiten duten musulman askorentzat erabilera hau iraingarria da[13]. Makkah transliterazio ofiziala ez da oso erabilia munduan zehar. Izen ofizial osoa Makkah al-Mukarramah da (arabieraz: مَـكَّـة الْـمُـكَـرَّمَـة‎‎ edo Makkatu l-Mukarramah (arabieraz: مَـكَّـةُ الْـمُـكَـرَّمَـة‎‎) da, "Ohorezko Meka" gisa itzul daitekena, baina "Meka Hiri Santu" gisa ere itzultzen dena[13].

Antzinako izena Bakkah zen (arabieraz: بَـكَّـة‎‎[14], batzuetan Baka, Bekka edo antzeko izenekin transliteratua)[15][16][17]. Arabierazko hitza bada ere, bere etimologia iluna da, Mekarena den bezala[18]. Orokorrean Mekaren sinonimotzat jotzen bada ere, baliteke haranaren antzinako izena izatea, eta ez hiriarena berarena. Islamaren ikertzaile batzuek uste dute Kaabah eta bere inguruaren izena izan daitekeela, Mekaren barruko lurralde sakratuarena[19]. Forma hau agertzen da Meka izendatzeko Koranean, 3:96 Surahn, baina Meka izena agertzen da 48:24n[18][20]. Mekari buruzko beste aipamen batzuk badaude Koranean (6:92[21] eta 42:5[22]) Umm al-Qurā (arabieraz: أُمّ الْـقُـرَى‎‎; "Herri guztien ama") izenarekin. Ṫihāmah izena ere agertzen da (arabieraz: تِـهَـامَـة‎‎).

Mekaren beste izen bat, edo bere inguruan dauden mendi eta basamortuarena Faran (edo Pharan) da, arabiar eta Islamdar tradizioaren arabera. Izen hau Hasieran 21:21 aipatzen da, Itun Zaharrean, Parango basamortua izenarekin. Arabiar tradizioak dio Parango eskualdea, zentzu zabalean, Tihamah dela, Ismaelek Meka eraiki zuen lekua[23]. Yaqut al-Hamawi XII. mendeko siriar geografoak idatzi zuen Fārān arabierara ekarritako hebreerazko hitz bat zela, Torahn aipatzen den Mekaren izenetako bat"[24].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muhammadek islama predikatu baino lehen, hau jada hiri santua zen paganoentzat. Garrantzi erlijiosoko hainbat toki du eta guztietan garrantzitsuena Kaaba da. Historian zehar Meka hiria, lehenengo aldiz, II. mendean Ptolomeo geografo Egiptoarrak aipatu zuen, Makoraba izenarekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ajyad
  • Al Adl[25]
  • Al Faisaliyyah
  • Al Gemmezah
  • Al Ghassalah
  • Al Hindawiyyah
  • Al Iskan
  • Al Khalediya[25]
  • Al Maabda[25]
  • Al Muaisem[25]
  • Al Nuzha
  • Al Rasaifah
  • Al Shoqiyah[25]
  • Al Shubaikah
  • Al Sulaimaniyyah
  • Al Tundobawi
  • Al Utaibiyyah
  • Al Zahir
  • Al Zahra
  • Aziziyah[25]
  • Gazza[26]
  • Jabal Al Nour
  • Jarwal
  • Jurhum[27]
  • Mina
  • Misfalah
  • Shar Mansur[27]
  • Suq Al Lail

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Meka)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 37.0 38.3 42.0 44.7 49.4 49.8 50.1 49.6 49.4 46.8 40.8 37.8 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.2 31.4 34.6 38.5 41.9 43.7 42.8 42.7 42.7 39.9 35.0 31.8 37.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 23.9 24.5 27.2 30.8 34.3 35.7 35.8 35.6 35.0 32.1 28.3 25.5 30.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18.6 18.9 21.0 24.3 27.5 28.3 29.0 29.3 28.8 25.8 22.9 20.2 24.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 11.0 12.0 13.0 15.6 20.3 22.0 23.4 24.0 22.0 18.0 16.4 12.4 '
Euria (mm) 20.6 1.4 6.2 11.6 0.6 0.0 1.5 5.6 5.3 14.2 21.7 21.4 110.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 4.1 0.9 2.0 1.9 0.7 0.0 0.2 1.6 2.3 1.9 3.9 3.6 23.1
Hezetasuna (%) 58 54 48 43 36 33 34 39 45 50 58 59 46.4
Iturria: [28]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Beti ere horretarako gai badira, ordaintzeko aukera baldin badute, eta ez daudenean euren familia mantentzeko aukera baldin badute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Euskaltzaindia, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf  .
  2.   Merriam-Webster's geographical dictionary. (3rd edition. argitaraldia), ISBN 0877795460, PMC 36083670, https://www.worldcat.org/oclc/36083670. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  3.   1949-, Khan, A. M., (2003), Historical value of the Qurʼân and the Ḥadith, Global Vision Publishing House, ISBN 8187746475, PMC 66768536, https://www.worldcat.org/oclc/66768536. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  4.   Ahmed., Al-Laithy, (2005), What everyone should know about the Qurʼan ([2nd ed. ]. argitaraldia), Garant, ISBN 9044117742, PMC 66407445, https://www.worldcat.org/oclc/66407445. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  5.   1946-, Nomachi, Kazuyoshi, (1997), Mecca the blessed, Medina the radiant : the holiest cities of Islam (2nd ed. argitaraldia), Aperture, ISBN 089381752X, PMC 38070619, https://www.worldcat.org/oclc/38070619. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  6.   Islamic beliefs, practices, and cultures., Marshall Cavendish Reference, 2010, ISBN 9780761479260, PMC 535491544, https://www.worldcat.org/oclc/535491544. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  7.   Alexander), Nigosian, S. A. (Solomon (2004), Islam : its history, teaching, and practices, Indiana University Press, ISBN 0253110742, PMC 61808887, https://www.worldcat.org/oclc/61808887. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  8.   Montgomery), Watt, W. Montgomery (William, Muhammad : prophet and statesman, ISBN 0198810784, PMC 6796252, https://www.worldcat.org/oclc/6796252. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  9. (Ingelesez)  «Mecca for the rich: Islam's holiest site 'turning into Vegas'», The Independent, https://www.independent.co.uk/news/world/middle-east/mecca-for-the-rich-islams-holiest-site-turning-into-vegas-2360114.html. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  10. (Ingelesez)  Fattah, Hassan M., Islamic Pilgrims Bring Cosmopolitan Air to Unlikely City, https://www.nytimes.com/2005/01/20/international/middleeast/20mecca.html. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  11.   E.), Peters, F. E. (Francis (1994), The Hajj : the Muslim pilgrimage to Mecca and the holy places, Princeton University Press, ISBN 0691021201, PMC 29519319, https://www.worldcat.org/oclc/29519319. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  12.   Fundazioa, Elhuyar, «Meca - Elhuyar hiztegiak», hiztegiak.elhuyar.eus, https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/Meca. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  13. a b   Ham, Anthony (2004), Saudi Arabia (1st ed. argitaraldia), Lonely Planet Publications, ISBN 1740596676, PMC 56578151, https://www.worldcat.org/oclc/56578151. Noiz kontsultatua: 2018-08-09  .
  14.   [http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:2002.02.0004:sura=3:verse=96 «The Quran, sura 3, verse 96»], www.perseus.tufts.edu, http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:2002.02.0004:sura=3:verse=96. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  15.   Ann., Kipfer, Barbara (2000), Encyclopedic dictionary of archaeology, Kluwer Academic/Plenum, ISBN 0306461587, PMC 42692203, https://www.worldcat.org/oclc/42692203. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  16.   Cyril., Glassé, (2001), The new encyclopedia of Islam (Rev. ed. argitaraldia), AltaMira Press, ISBN 0759101892, PMC 48553252, https://www.worldcat.org/oclc/48553252. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  17.   1930-2010., Phipps, William E., (1996), Muhammad and Jesus : a comparison of the prophets and their teachings, Continuum, ISBN 0826409148, PMC 31242994, https://www.worldcat.org/oclc/31242994. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  18. a b   Encyclopedia of Arabic language and linguistics, Brill, 2005-2009, ISBN 9004144730, PMC 61766609, https://www.worldcat.org/oclc/61766609. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  19.   C.,, Peterson, Daniel, Muhammad, prophet of God, ISBN 0802807542, PMC 74987958, https://www.worldcat.org/oclc/74987958. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  20.   1886-1978., Hitti, Philip K. (Philip Khuri), ([1973]), Capital cities of Arab Islam,, University of Minnesota Press, ISBN 0816606633, PMC 636443, https://www.worldcat.org/oclc/636443. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  21.   «The Quran, sura 6, verse 92», www.perseus.tufts.edu, http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:2002.02.0004:sura=6:verse=92. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  22.   «The Quran, sura 42, verse 5», www.perseus.tufts.edu, http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:2002.02.0004:sura=42:verse=5. Noiz kontsultatua: 2018-08-11  .
  23. (Ingelesez)  A Series of Essays on the Life of Mohammad: And Subjects Subsidiary Thereto, Trübner & Company, 1870, https://books.google.com/books?id=NeoOAAAAQAAJ&pg=PA75. Noiz kontsultatua: 2018-08-12  .
  24.   1952-, Firestone, Reuven, (1990), Journeys in holy lands : the evolution of the Abraham-Ishmael legends in Islamic exegesis, State University of New York Press, ISBN 0791403319, PMC 21297755, https://www.worldcat.org/oclc/21297755. Noiz kontsultatua: 2018-08-12  .
  25. a b c d e f ArabNews: "Makkah districts to have a bigger slice of the pie this time"
  26. [Associated Press: "Fire Breaks Out In Mecca Neighborhood Near Hajj Pilgrims"]
  27. a b NigeriaNews: "Kano rents 15 houses in Saudi for pilgrims"
  28.   Weather averages for Mecca, PME, http://www.pme.gov.sa/Makkah.htm  .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meka Aldatu lotura Wikidatan