Mel Gibson
Mel Colm-Cille Gerard Gibson (Peekshill, New York, 1956ko urtarrilaren 3a -) Ameriketako Estatu Batuetan jaio eta gaztaroan Australian hezitako zinema aktore, zuzendari eta ekoizlea da, Oscar Sariaren irabazlea[1]. Mad Max eta Lethal Weapon film multzoek mundu osoan zehar ospea eman diote.
Batez ere, "Mad Max" film trilogia, "Lethal Weapon" tetralogia eta "Braveheart" filmarekin egin da ospetsu. Azkeneko hau Gibson berak antzeztu, zuzendu eta ekoiztu zuelarik, Estatubatuar Zinema Akademiaren bi sari edo Oscar irabaziz: filma onena eta zuzendari onena. Filma honetako Gibsonen zuzendaritzak "Zuzendari Onenaren" saria irabazi zuen seigarren aktore-zuzendaria bilakatu zuen historia osoan.
2004an "The Passion of the Christ" zuzendu eta ekoiztu zuen[2]. Jesukristoren bizitzako azken orduak irudikatzen zituen filma honekin 300 miloi dolarretako irabaziak lortu zituen sarrera salmenten bidez[3].
Umezaroa eta Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mel Columcille Gerard Gibson aktorea, Hutton Gibson eta jaiotzez irlandarra den Anne Reilly Gibsonen semea da. Peekshillen jaio zen, New Yorken, hamaika seme-alaben artean seigarrena izanik (bigarren semea). Melen anaia gazteetako bat ere aktorea da, Donal. Bere amona, aitaren aldetik, australiar opera abeslaria zen, Eva Mylott[4].
Gibsonen izenaren jatorria arakatuz, Mel izeneko V. mendeko saindu irlandar batera ailegatuko gara, Ardagheko elizatearen sortzailea. Bere bigarren izenak berriz, Saint Columcille irlandar sainduraino daramakigu[5]. Columcille, Longford konderriko elizbarrutiaren izena da. Azken eliz-barruti honetan jaio eta hezi zen Anne Reilly, lanbidez neskamea. Hau dela eta, amaren aldetik Mel Gibsonek bi nazionalitate ditu: estatubatuarra eta Irlandako Errepublikakoa[6].
Nahiz eta Hutton Gibson estatubatuar hiritarra izan, han jaio eta hezitu baitzen, 1968an familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Huttonek lan ezbeharra zela eta, "New York Central Railroad"en aurkako judizial eskaera bat irabazi baitzuen zazpi egunetako epaiketa baten ondoren, 1968ko otsailaren 14ean. Honenbestez, 145.000 dolarretako kalte-ordaina eman zioten[7]. Melek hamabi urte zituelarik familia Australiara mugitu zen. Leku aldaketa honen zergatia Huttonen Vietnameko Gerratearen aurkako gaitzespena izan zen, Melen anaia zaharrenak guda honetan sartzeko kinka larrian egon baitziren[8]. Huttonek Estatu Batuetan ematen ari ziren gizarte aldaketak ezmoralak bilakatzen ari zirelako ustea ere beste zergati aipagarri bat izan zen.
Mel Gibsonek, Congregation of Christian Brothersko (Anai Kristauen Bilgunea) kideengandik jaso zuen heziketa eta batxilergoa, Wahroonga (Hego Gales Berria) herriko St. Leo ikastetxe katolikoan.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko ekainaren 7an Mel Gibson, Robyn Mooreekin ezkondu zen[9], erizaina lanbidez. Biak bikotekidea bilatzeko zerbitzu baten bidez ezagutu ziren. Bikoteak zazpi seme-alaba ditu, alaba bat eta sei seme[10]: Hannah (1980), Edward eta Christian bikiak (1982), Willie (1985), Louis (1988), Milo (1990) eta Tommy (1999). Nahiz eta Gibson Erromatar Katoliko erabateko sinisduna izan eta Robyn berriz anglikarra, Gibsonek ez ditu emaztearen sineskerak baztertzen, bere esanetan "benetako maitasunak ez du mugarik ezagutzen". Gibsonek bere emaztea "Gibraltarreko Arroka da, ederragoa halere". Baina Melek "Extra Ecclesiam Nulla Salus" dotrina katolikoan ere sinisten du. Bere emazteari dotrina honek nola eragingo zion galdetu ziotenean, zera esan zuen: "Elizatik kanpo daudenentzat ez dago salbamendurik", (eta) nik hori sinisten dut. Nere emaztea saindu bat da. Bera ni baino pertsona hobea da. Zintzoki esanda... berak errezatu egiten du, berak Jaungoikoan sinisten du, berak Jesus ezagutzen du, berak guzti horretan sinisten du. Eta berak lor ez dezan ez litzateke justua izango; bera ni baino hobea da. Baina eserleku batetik eginiko aipamen bat da, eta ni esandakoarekin bat noa". Hannah Gibson, Melen alaba bakar eta zaharrenak, Kenny Wayne Shepherd musikariarekin ezkondu zen 2006ko irailaren 16an[11][12]. Aurretik moja edo lekaime kontsakratu bilakatzea ere izatekotan egon zen, baina azkenik bere benetako bokazioa emaztea eta ama zela konturatu zen[13].
Hiru urteko banantzearen ondoren, 2009ko apirilaren 13an Robyn Gibsonek dibortzioa sinatu zuen, arrazoi bezala konpondu ezinezko ezberdintasunak aipatu zituelarik[14]. Era berean, Gibson Bikoteak zera esan zuen: "Gure ezkontza bizian eta banakuntza unean zehar beti mantendu izan dugu geure familiaren pribatutasun eta osotasuna, eta etorkizunean ere honela jarduten jarraituko dugu."
2009ko maiatzean Mel Gibsonen bozeramailearen esanetan Gibson eta bere neskalagunak, jaiotzez errusiarra den Oksana Grigorieva musikaria, beren lehen haurraren jaiotza 2009ko udazkenerako itxaroten ari ziren[15]. Grigorievak jada badu beste seme bat aurreko bere mutil-lagunarekin, Timothy Dalton aktorea.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997ko uztailaren 25ean, Gibson Australiar Ordenaren Ofizial ohorezkoa izendatu zuten (OA), "australiar zinema industriaren alde eginiko zerbitzuaren" eskeren modura[16][17]. Saria ohorezkoa izan zen, substantziala australiar hiritarrentzat besterik ez baita. 1985ean, Gibson "Bizidun Gizonik Sexiena (The Sexiest Man Alive)" bezala aukeratu zuten People aldizkarian, lehendabiziko pertsona izan zelarik honela izendatua izaten[18]. 1995ean Gibsonek Frantziako gobernuak eskaini zion Arte eta Letren Ordeneko kide izendaketari uko egin zion sekretuki, Frantziak Pazifiko hego-mendebaldean hasi zituen froga nuklearren aurkako protesta bezala[19]. 2004an Time aldizkariak Mel Gibson eta Michael Moore hautatu zituen "Urteko Gizon" (Men of the Year), baina Gibsonek argazkialdira joatea eta elkarrizketa emateari uko egin zien. Hortaz, azkenik George W. Bush agertu zen aldizkariaren azal nagusian[20].
Filantropia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Gibsonek bere lan filantropikoaren inguruko publizitatea ematea ekidin, karitate erakundeei diru kopuru handiak ematen dizkiela uste da. Erakunde ezagun horietako bat “Healing The Children”. Cris Embleton, erakundearen sortzaileetako baten esanetan, Gibsondarrak dirutan hainbat miloi eman dituzte mundu guztiko umeak laguntzeko helburuarekin[21]. Mexikoko oihanetan "Apocalypto" filmatzen ari zenean, Gibsonek dirua eskaini zuen eskualde hartako behartsuei etxeak eraiki zizkieten[22].
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere jarrera asko kontuan izanik, Gibson katoliko erromatar tradizionalistatzat har genezake. 2004an, ama zelulen ikerketetarako estatu finantzaketa publikoki kritikatu zuen, giza enbrioiaren klonazioa eta deuseztatzea barne zirela. 2005eko martxoan, Terri Schiavok izandako eutanasiaren aurkako gaitzespen adierazpen bat kaleratu zuen, bere heriotza "estatuaren zigor bidezko hilketa" zela esanaz.[23]. Heriotza zigorraren alde dago, Eliza Katoliko Erromatarrak egoera jakin batzuetan baimentzen baitu, baina Vatikanoko II. kontzilioaren ondorengo Aita Santuak ez dela oso justifikatua berretsi dute gaur egungo gizartean[24].
Jaungoikoak bere bidea erakusten diola adierazi du Gibsonek, batik-bat "The Passion of the Christ" filmaren inguruan. 2003an The New Yorker aldizkariari zera esan zion: "Zeinuak badaude. Grazia zeinuak, honela deritzaie. Semaforo argia bezain ikusterraza da. Bing! Esan nahi dudana zera da, zu zeu hartzen zaituztela eta jada badakizula entzun eta jarraitu besterik ez daukazula egiterik."[25] Elizgizonen aurrean filma proiektatzen ari zen bitartean, Espiritu Santuak Gibson beraren bidez filma egiten ari zela aipatu zuen; "Nik trafikoa zuzendu besterik ez zuen egiten".[25]
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Gibsonek bere burua inoiz ez duen Errepublikar kontserbatzaile gisara hartu, The Washington Times eta WorldNetDaily aldizkeriek honela aurkeztu nahi izan dute. Azken aldizkari honek, Errepublikar talde batek Gibson presidentegai bezala jarri nahi zuela ere argitaratu alderdi errepublikarraren barne hauteskundeetarako.[26]
Gibsonek Michael Moore zuzendariarekiko mirespena adierazi zuen Fahrenheit 9/11 dokumentalean.[27]. Gibsonen ekoiztetxeak, Icon Productions, Mooreen filmari babesa ematea erabakita zeukan, baina azkenean eta ustekabean Gibsonek bere eskubideak Miramax Films ekoiztetxeari saldu zizkion. Mooren ustetan, "errepublikar goi-karguek" Mel Gibson estutuarazi egin zuten erabaki hori har zezan.[28]
1995eko uztailean, Playboy aldizkarirako elkarrizketan batean, Bill Clinton presidenteak "behe mailako oportunista" bat zela aipatu zuen Gibsonek, bere hitzetan "norbaitek adierazten baitzion zer esan behar zuen". Gibsonek nabarmentzen zuenez eta beti ere bere ustetan, Clinton eta beste politikari talde batek Rhodes Dirulaguntzak (Rhodes Scholarship) lortu zituzten, guzti hau, Rhodeseko ikasleak "mundu maila berri" bat lortzeko helburuaz antolatutako trikimailu edo moda antzeko bat besterik ez zen izan. Hau marxismoa besterik ez zela azpimarratu zuelarik.[29][30]
Polemikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Passion of the Christ
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere filma "The Passion of the Christ" zela eta, Gibson gogorki kritikatua izan zen, batez ere Hollywoodeko juduen sektoreetatik- Extremista erlijioso eta antisemitatzat salatu zuten[31].
"Juduak dira munduko guda guztien errudunak"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken gertakaria 2006 urtearen amaieran gertatu zen, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, hitz totelka juduak munduko guden errudunak zirela zioen bitartean.[32]
Beste Polemika batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste aldetik, bere zenbait filma odoltsuak eta oldarkorrak izateagatik kritikatuak izan dira.[33]
Mel Gibson-en filma garrantzitsu edo esanguratsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gallipoli (1981)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australiar gazte talde bat Lehenego Gerrate Mundialaren frontera bidaltzen dute. Haietako bakoitzak beren etorkizuneko ilusio eta planak atzean uzten dituzte. Horietako bi, lasterketak eta gudalostearen bidez lagunak bilakatzen diren bi eliteko atleta dira. Patua Gallipoliko gudua da, turkiar goalostearen aurka borrokatu beharko duten lekua. Amaiera unkigarria du.
The Bounty (1984)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Richard Hough idazlearen nobela edo eleberrian oinarritutako filma. Bounty itsasuntziko gertakari historiak azaltzen diren aurreko bi bertsioak Clark Gable eta Marlon Brandok interpretatu zituzten, Fletcher Christian ofizial nagusiaren paperean. Halere bi filma hauetan, matxinadaren zergatiak kapitainaren despotismoari leporatzen zaizkio. Bertsio berri hau errealitateari gehiago atxikitzen zaio. Vangelis musika bikaina da eta filmak beharrezkoa duen giroa ederki asko lortzen du. Film honetako aktore taldea paregabea da: Mel Gibson, Anthony Hopkins, Laurence Olivier, Liam Neeson, Daniel Day-Lewis...
Gizon bakarti baten kontakizuna da, McLeod maisua, baina arima zintzo eta bertutetsu bat ezkutatzen du, urteetan atzera jasandako istripu baten ondorioz aurpegia desitsuratuta duelarik.
Familian arazoak dituen Nordstart izeneko ume baten tutore edo hezitzailea izatea onartzen du. Umea eta tutoreak benetako adiskidetasun bat osatzea lortzen dute; halere, umearen amaren ustetan, tutorearen aurpegia desitsuratu zuen istripuaren zergatia, honek eta istripu hortan hil zen bere aintzineko ikasle batek izan zuten ustezko erlazio homosexualean datza. Amak umeari adiskidetasuna, babesa eta heziketa eman dion tutorea bisitatzeari debekatzen dio bere ustezko iragana dela eta. Filma sentikor eta sendoa.
Braveheart (1995)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mel Gibsonek interpretatu, zuzendu eta ekoiztutako filma ospetsua. William Wallacen kontakizun epikoa da. Wallace, Eskoziako heroi, abertzale eta askatzailea izan zen. Eskoziar nazionalismoaren XIII. mendeko martiria. Zalatzarik gabe, XX. mendeko Eskoziar nazionalismoaren itzalpean egindakoa lana dugu hau eta 1990eko hamarkadako filma historiko-epikoen berpizkundean eragin zuzenekoa. Edward I.a Longhanks ("Anka luzea") Ingalaterrako erregearen gudaloste ankerren aurkako borrokak irudikatzen dizkigu filma honek, beti ere ezkoziar landa ederretan zehar. Gibson bera agertzen da paper nagusian eta Catherine McCormack aktorea bere emazte gisa. Estatu Batuetako Zinema Akademiaren bost sari edo oscar irabazi zituen, horien artean filmarik onenarena eta zuzendarik onenarena. Kritikari askok Stirlingeko borrokaren eszena, zinemaren historiako guda eszenen artetik onenetarikoa jotzen dute[34]. Filma honek "kutsu" antibritainiar edo antiingelesa zuelako esamesak ere zabaldu ziren estrenaldi garaian, batez ere Ingalaterran. Esan beharrik ez dago Eskozian oso ikusia izan zela.[35]
Estreinaldi unetik bertatik sekulako polemika piztu zuen filma honek, batez ere komunitate juduan (Gibson bera antisemitatzat aldarrikatu zutelarik), nagusiki filman zehar agertzen diren eszena oldarkorrengatik. Mel Gibsonek jadanik ohartarazia zuen, Jesukristo pertsonaiaren inguruko historia guztiko filmarik errealistena filmatu nahi zuela.
Apocalypto (2006)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatar Inperioko garai urrunetan girotutako kontakizuna. Indar atzerritar baten erasoa dela eta, Maiatar zibilizioko kide batzuen izate idilikoa gogorki zapuzten denean. Gizon batek, beldurrak eta zapalkuntzak agintzen duten mundu baten zehar bidaia bati ekiten dio, zalantzazko amaiera bat izan du bere zain. Patuaren ezusteko baten ondorioz, eta bere emazte eta familiaren kezkaz, bere sortetxerako itzulera bidaia bat hasiko du, bere bizimodua babesteko senperren etsigarri batean.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Beste aipamenak |
---|---|---|---|
1977 | Summer City | Scallop | |
I Never Promised You a Rose Garden | Baseball jokalaria | Krediturik gabe | |
1979 | Mad Max | Mad Max Rockatansky | |
Tim | Tim | Australiar Film Institutoa: Aktorerik hoberena Paper Nagusian | |
1980 | The Chain Reaction | Mekanikari bizarduna | Uncredited |
1981 | Mad Max 2 | Mad Max | aka The Road Warrior ("Errepideko Gerlaria") |
Gallipoli | Frank Dunne | Australiar Film Institutoa: Aktorerik onena Paper Nagusian | |
1982 | The Year of Living Dangerously | Guy Hamilton | Izendatua - Australiar Film Institutoa: Aktorerik onena Paper Nagusian |
Attack Force Z | P.G. (Paul) Kelly Kapitaina | ||
1984 | Mrs. Soffel | Ed Biddle | |
The River | Tom Garvey baserritarra | ||
The Bounty | Fletcher Christian | Bigarren Ofiziala | |
1985 | Mad Max Beyond Thunderdome | Mad Max | |
1987 | Lethal Weapon | Martin Riggs Sarjentua | |
1988 | Tequila Sunrise | Dale "Mac" McKussic | |
1989 | Lethal Weapon 2 | Martin Riggs Sarjentua | |
1990 | Hamlet | Hamlet Printzea | |
Air America | Gene Ryack | ||
Bird on a Wire | Rick Jarmin | ||
1992 | Forever Young | Daniel McCormick Kapitaina | |
Lethal Weapon 3 | Martin Riggs Sarjentua | MTV Movie Awards Akziozko sekuentziarik onena MTV Movie Awards: Pantailako Bikoterik onena Danny Gloverrekin | |
1993 | The Man Without a Face | Justin McLeod | |
The Chili Con Carne Club | Mel | ||
1994 | Maverick | Bret Maverick | |
1995 | Pocahontas | John Smith | Ahotsa |
Braveheart | William Wallace | Filmagintzarako National Board of Review Special Achievement saria | |
1996 | Ransom | Tom Mullen | Blockbuster Entertainment Awards: Aktore Gustokoena - Suspentsea Izendatua - Golden Globe Award saria Aktore Onenari |
1997 | FairyTale: A True Story | Frances' Father | Krediturik gabe |
Conspiracy Theory | Jerry Fletcher | Blockbuster Entertainment Awards: Aktore onena - Suspentsea | |
Fathers' Day | Scott the Body Piercer | Krediturik gabe | |
1998 | Lethal Weapon 4 | Martin Riggs Sarjentoa | |
1999 | Payback | Porter | |
2000 | What Women Want | Nick Marshall | Izendatua - Golden Globe Award saria Aktore Onenari |
The Patriot | Benjamin Martin | Blockbuster Entertainment Awards: Aktore Gustokoena - Drama People's Choice Awards: Drama bateko Film-Izarrik Gustokoena | |
Chicken Run | Rocky | Ahotsa | |
The Million Dollar Hotel | Skinner detektibea | ||
2002 | Signs | Aita Graham Hess erreberendoa | |
We Were Soldiers | Hal Moore Teniente Kolonela | ||
2003 | The Singing Detective | Gibbon medikua | |
2004 | Paparazzi | Anger Management Terapiako gaisoa | Krediturik gabe |
2006 | Who Killed The Electric Car? | Bere burua | |
2009 | Edge of Darkness | Thomas Craven |
Zuzendari | |||
---|---|---|---|
Urtea | Filma | Aipamenak | |
1993 | The Man Without a Face | ||
1995 | Braveheart | Academy Award saria Aktore Onenari Golden Globe Award saria Zuzendari Onenari BFCA Award saria Zuzendari Onenari ShoWest Award saria: Urteko Zuzendari Onenari Nominated - BAFTA Award saria Zuzendaritza Onenari Izendatuta - Directors Guild of America Award saria | |
2004 | The Passion of the Christ | ||
2006 | Apocalypto | ||
Ekoizle | |||
Urtea | Filma | Aipamenak | |
1992 | Forever Young | Executive producer - uncredited | |
1995 | Braveheart | Academy Award saria Filma Onenari Izendatuta - BAFTA Award saria Filma Onenari ez Ingeles Hizkuntzan | |
2003 | The Singing Detective | ||
2004 | Paparazzi | ||
The Passion of the Christ | |||
2005 | Leonard Cohen: I'm Your Man | ||
2006 | Apocalypto | ||
2008 | Another Day in Paradise | ||
Gidoigile | |||
Urtea | Filma | Aipamenak | |
2004 | The Passion of the Christ | Gidoia | |
2006 | Apocalypto |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saila | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1995 | Oscarra zuzendaritza onenari | Braveheart | Irabazlea |
1995 | Oscarra film onenari | Braveheart | Irabazlea |
Urtea | Saila | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2001 | Urrezko Globoa aktore onenari - Komedia edo musikala | What Women Want | Izendatuta |
1997 | Urrezko Globoa aktore onenari - Drama | Ransom | Izendatuta |
1996 | Urrezko Globoa zuzendari onenari | Braveheart | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1995eko Oscar Sariak
- ↑ Jesus helps Mel hit No. 1: Controversial film gives Gibson the most weight on Forbes power list; Britney off the chart again June 18, 2004
- ↑ Box Office Mojo.com
- ↑ Ancestry of Mel Gibson
- ↑ Michael Dwyer, The Irish Times film critic, interviewed on RTÉ Radio 1's This week programme, August 6, 2006.
- ↑ Stephen M. Silverman. Jonathan Rhys Meyers Crowned Best Actor in Ireland. People Magazine (Noiz kontsultatua: 2008-03-02).
- ↑ Mel Gibson: Living Dangerously, Wensley Clarkson, Thunder's Mouth Press, New York, 1993, page 30.
- ↑ Wendy Grossman. Is the Pope Catholic?. Dallas Observer (Noiz kontsultatua: 2007-09-20).
- ↑ Mel Gibson: Living Dangerously, Wensley Clarkson, Thunder's Mouth Press, New York, 1993, page 125.
- ↑ Jane Bokun :" Kenny Wayne Shepherd highlights festival"[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Hannah Gibson marrying Shepherd» CBS News 2006-09-18.
- ↑ «Mel Gibson's Daughter Marries Guitarist» People 2006-09-18.
- ↑ George Rush eta Joanna Molloy: Mel's catching hell[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Mel Gibson's Wife Files for Divorce. TMZ.com 2009-04-13 (Noiz kontsultatua: 2009-04-13).
- ↑ Leonard, Elizabeth. (2009-05-25). «Rep: Mel Gibson and Girlfriend Are Expecting!» People (Noiz kontsultatua: 2009-05-25).
- ↑ Search Australian Honours - Simple Search
- ↑ Order of Australia Association
- ↑ Think You Know Sexy?
- ↑ Galloway, Stephen. The Hollywood Reporter. 1995eko urriaren 30
- ↑ Michael Moore Defends Cruise, Slags Gibson
- ↑ "Actor and Director Mel Gibson Donates $10 Million."
- ↑ "Mel Gibson gives Rotary $1 million for Mexico disaster recovery."
- ↑ It's Modern Crucifixion
- ↑ Respect For Human Life
- ↑ a b Gibson's way with words; USA Today accessed August 3. 2006.
- ↑ Mel Gibson Pushed for President
- ↑ Moore, Gibson: I Love His Work
- ↑ Not so hot: Fahrenheit 9/11 is more smoke than fire
- ↑ Grobel, Lawrence, "Interview: Mel Gibson". Playboy. July 1995. Vol. 42, No. 7, Pg. 51. Retrieved May 17 2006.
- ↑ Wright, Tony. "Dream candidate" Ninemsn's The Bulletin. October 15, 2003. Retrieved May 17, 2006.
- ↑ Gibson's Anti-Semitic Tirade - Alleged Cover Up
- ↑ 6}
- ↑ Artículo: La pasión de Mel Gibson es intrascendente. Periodista Digital
- ↑ The best -- and worst -- movie battle scenes
- ↑ Oscar 1995
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- McCarty, John. (2001). The Films of Mel Gibson. New York: Citadel ISBN 0806522267..
- Clarkson, Wensley. (2004). Mel Gibson: Man on a Mission. Londres: John Blake ISBN 1-85782-537-3..
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: en:Mel Gibson |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mel Gibson |
- 1956ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Irlandar estatubatuarrak
- Australiako aktoreak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendariak
- Australiako zinema zuzendariak
- Oscar saria irabazi duten zinema zuzendariak
- New Yorkeko estatuko jendea
- Ameriketako Estatu Batuetako katolikoak
- Zuzendari onenaren Urrezko Globo saridunak