Mela Franco Habijan
| Mela Franco Habijan | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Marikina, 1987ko uztailaren 11 (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Ateneo de Manila University (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | telebista-aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Mela Franco Habijan (Marikina, Filipinak, 1987ko uztailaren 11) filipinar aktorea eta edertasun modeloa da. 2020an emakume transgeneroentzako Miss Trans Global nazioarteko edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habijan Marikinan jaio zen 1987ko uztailaren 11n. Erico eta Irene izeneko hezitzaileen lau seme-alabetatik zaharrena da. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten arren, bere burua emakume transgenerotzat aldarrikatu zuen eta trantsizioa egiteari ekin zion bere senideen babesarekin.[1]
Habijanek Komunikazioak ikasketak egin zituen Manilako Ateneo Unibertsitean, 2008an cum laude aipamenarekin graduatuz.[1]
2016an Marikinako tokiko hauteskundeetan bere burua zinegotzigai aurkeztu zuen, baina bere hautagaitzal ez zuen aurrera egin.[1]
2019an bi edertasun-lehiaketetan parte hartu zuen. Miss Gay San Fernando edertasun-lehiaketan lehen finalista postua lortu zuen; Filipinetako Erregina edertasun lehiaketan, berriz, hirugarren finalista. 2020an Miss Trans Global lehiaketa irabazi zuen.[1]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2018-2019 | Asawa ko, karibal ko | Mela | |
| 2019 | The Better Woman | Ate | Atal batean |
| 2019 | Manilennials | Ruth | Minitelesaila |
| 2019-2020 | Magpakailanman | Yuri / Jackie | Bi ataletan |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Ingelesez) Manipon, Roel Hoang. (2020-09-23). «Mela Franco Habijan: Quester, Queer, Queen» Daily Tribune (kontsulta data: 2022-06-20).