Melisa (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melisa (mitologia)
Ezaugarriak

Melisa, greziar mitologian, oreade bat izan zen, Meliseusen alaba, Kretako Ida mendikoa. Bere ahizpak, Ida eta Amaltea izan ziren. Hiru ahizpek, Zeus, honen aita Kronosengandik salbatzen lagundu zuten, eta, honetarako, Zeus mendietan gorde zuten, eta eztiarekin eta Amaltearen esnearekin elikatu zuten, Pan jainkoa izan zuena.

Melisa, Rearen, Kronosen emaztearen eta Zeusen amaren lehen apaiz anderea izan zen, greziar mitologiaren arabera. (Magna Mater erromatar mitologian). Melisa izena, Antzinako Grezian, Rea, Demeter eta Proserpinaren apaiz andereentzako ezizen bihurtu zen. Bere ondokoek txiki-txiki egin zutena, jainkosak erakutsi zizkion misterioak argitara ematera behartzen saiatu zirenak. Zigor bezala, Demeterrek, tokia suntsitu zuen izurri bat bidali zuen, eta, hildakoaren omenez, Melisaren gorputik erleak irten ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]