Edukira joan

Melkiades

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melkiades


32. Aita santu

311ko uztailaren 2a - 314ko urtarrilaren 10a
Eusebio - Silvestre I.a
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
HeriotzaErroma, 314 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakklerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Abenduaren 10a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 76886919 Edit the value on Wikidata

Melkiades[1], grezieraz Μελχιάδης ὁ Ἀφρικανός, (311-314) aita santua zen. Ziur aski, Afrika iparraldekoa zen, haren izen greziarra gorabehera, bizitzari buruzko datu fidagarririk ez dagoen arren. "Afrikar gurasoduna, Espainiara joanak, Mantua de los Carpetanos herrian (ondoren Madril) jaio zen", Flavio Dextroren arabera. Italiara bidaia egin zuen 299an, eta kalte handiak jasan behar izan zituen Maximiano eta Dioklezianoren jazarpenean, hiltzeko arriskuarekin.

Haren aitasantualdian, Konstantino I.a Handiaren Maxentzioren aurkako garaipena gertatu zen Milvio Zubiko guduan, Tiber ibaiaren gainean; gudu horretan, Maxentzio itota hil zen, Konstantinoren erasotik ihesi zebilela.

Handik gutxira, 313an, Milanen, Konstantinok Milango Ediktua aldarrikatu zuen; horrekin, Elizaren bakea eta askatasuna bermatzen zituen. Konstantinok, gainera, Melkiadesi hazienda bat opari eman zion Lateranen, Laterandar jauregi inperialean. Toki hura, ordutik aurrera, aita santuen egoitza ofiziala izatera iragan zen. Bertan, Konstantinok lehen basilika erromatarra eraiki zuen: Laterango basilika. Basilikoa hori aita santuen katedrala izatera iragan zen. Gaur egun, San Joan Laterangoaren Artxibasilika izenaz ezagutzen da.

Melkiadesek kontzilio bat deitu zuen donatistak salatzeko. Bestalde, harekin ogi bedeinkatuaren erabilera hasi zen.

Ziur aski abenduaren 10ean hil zen, haren jaia ospatzen den egunean, eta San Calixtoren hilerrian lurperatua izan zen. Bertan lurperatutako azken aita santua izan zen. Modu naturalean hil zen arren, martiri gisa gogoratzen da, Maximiano enperadorearen garaian jasan behar izan zuen sufrikarioagatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Eusebio
Aita Santua
311-314
Ondorengoa
Silvestre I.a