Meloxikam
Meloxikama konposatu organiko heteroziklikoa da, C14H13N3O4S2 formula duena. Solido kristalino horixka da. Uretan eta ohiko disolbatzaile organikoetan disolbaezina da, baina disolbagarria azido eta base sendoetan Toxikoa da[1].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metoxikama sintetizatzeko hainbat bide dago literatura. Adibidez, benzothiazolo-3(2H)-ona-1,1-dioxidoa lehegai gisa hartuta eta metil kloroazetatoarekin erreakzionarazteak metil 2(3H)-azetato deribatua ematen du, eta hau sodio metoxidoarekin isomerizatu egiten da tolueno-tert-butanolean, metil 4-hidroxi-2H-1,2-benzothiazina-3-karboxilato-1,1-dioxidoa emanez. Ondoren, metil ioduroarekin metanolean metilatzeak 2-metil konposatua ematen du. Azkenik, konposatu hau 2-amino-5-metiltiazolarekin tratatzen da xilenotan meloxikama emateko[2].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meloxikama antiinflamatorio ez-esteroidea da eta ezaugarri horiek medio artrosia, artritis erreumatoidea eta gaztaroko artritis idiopatikoa tratatzeko usatzen da[3]. Espainian eta Frantzian botika generiko gisa merkaturatzen da[3][4]. Pilula gisa edo injektatuta hartzen da.
Albaitzaritzan ere baliatzen da[5].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meloxikama erabiltzeak arazo gastrointestinalak eta odoljarioa, buruko minak eta oso gorozki ilun edo beltza (hesteetako odol-jarioaren seinale) eragin ditzake[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Meloxicam» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. 6th ed.Vol 1. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co, 51 or..
- ↑ a b c «★ Meloxicam 🥇» www.vademecum.es (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ Meloxicam. .
- ↑ (Ingelesez) «Flexicam | European Medicines Agency (EMA)» www.ema.europa.eu 2014-05-06 (kontsulta data: 2025-10-28).