Melsonbyko altxorra
Melsonbyko altxorra Iparraldeko Yorkshireko Melsonby ondoko zelai batean aurkitutako burdin aroko ehunka objektu multzo bat da. Peter Heads metalak detektatzeko espezialistak 1921eko abenduan seinaleztatu zuen aurkikuntza, eta Durhamgo Unibertsitateak 2022an egin zituen indusketak. Indusketek Britainiar Museoaren babesa eta Historic England erakundearen dirulaguntza jaso zuten. Aurkikuntzaren iragarki publikoa 2025eko martxoaren 25ean egin zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erresuma Batuan aurkitutako metalurgiako altxorrik handienetako bat da. Kristoren ondorengo I. mendekoa da, erromatarrek Britania hegoaldea konkistatu zutenekoa. Aurkikuntzaren lekua Stanwick muino gotortutik gertu dago, Kartimandua erreginaren errege hiriburua zena.
Aurkitutako 900 objektu baino gehiagoren artean, bi pertz apaindu, hiru lantza zeremonial, burdinazko ispilu bat, ponien arnesak eta bi eta lau gurpileko gurdi hondarrak daude.
Erabilitako materialak burdina, kobrezko aleazioa, beira, esmaltea eta Mediterraneoko korala izan ziren. Espezialistek uste dute objektuak nahita erre zituztela, jabearen maila altua erakusteko.[1] [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ASSEMBLAGE, Unique ID: YORYM-0E157E» Portable Antiquities Scheme (kontsulta data: 2025-3-25).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Mark, Brown. «Iron age hoard found in North Yorkshire could change Britain's history» The Guardian (kontsulta data: 2025-3-26).