Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa
Itxura
| Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Elgeta |
| Koordenatuak | 43°08′14″N 2°29′12″W / 43.137189°N 2.486656°W |
![]() | |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Maala Kalea, 2 |
| E-posta | mailto:turismoa@elgeta.net eta mailto:turismo@debagoiena.eus |
| Telefonoa | tel:+34-943-76-80-22 |
| Webgune ofiziala | |
Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa Elgetan (Gipuzkoa) ireki zen 2010ean, Espaloia eraikinean.[1] [2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elgeta guda-fronte gogorra izan zen Espainiako Gerra Zibilean 1936-1937 urteetan, eta herrian pairatutakoa (Udalak gerra krimen gisa salatutako ekintzak) gogoratzeko ekimen gisa sortu zen interprerazio zentro hau, Udalaren beraren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez.[1]
Espainiako Gerraren barruan Euskal Herrian jazoriko gertakari nagusiak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, hala nola gudaldiak, gudan parte hartu zuten batailoiak. Intxortetako gudua gertu izan zelarik, eta bertan lubakiak daudelarik berreginak (eta Intxortako Atea oroigarria ere bai), hara txangoak antolatzen dira zentrotik.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 HikHasi. «Elgetako memoria historikoaren interpretazio zentroa» www.hikhasi.eus (kontsulta data: 2026-08-28).
- 1 2 marregi. «Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroa: Intxortako borrokaldiak» Elgetako Udala (kontsulta data: 2026-08-28).
