Menahem ben Aaron ibn Zerah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Menahem ben Aaron ibn Zerah
Bizitza
Jaiotza Lizarra, 1312
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Toledo, 1385 (egutegi gregorianoa) (72/73 urte)
Irakaslea(k) Joshua ibn Shuaib
Jarduerak
Jarduerak errabinoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa

Menahem ben Aaron ibn Zerah (Lizarra, XIV. mendeko lehen herena- Toledo, 1385eko uztaila) nafar rabbi eta legelaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menahemen aita zen Aaronek Frantziako Erresuma utzi zuen 1306ko egozketan eta Lizarran geratu zen. 1328ko martxoaren 5 eta 6ko pogromean Menahemen gurasoak eta lau anai txikiak erailak izan ziren. Menahem hildakotzat eman eta aitaren lagun batek bizirik atera zuen. Joshua ibn Shuaib irakaslearekin bi urte ikasi ondoren, Alcalára joan eta Joseph ibn al-'Aishrekin Talmud eta Tosafot ikasi zituen. Judah ben Asher irakasle nagusia izan zuen. 1361ean Menahemek Joseph ibn al'Aish ordezkatu zuen Alcaláko rabbi. Zortzi urte eman zituen postuan Talmuden iraskaslea ere izanik.[2]

Gaztelako Gerra Zibilean, Menahemek bere ondasunak galdu eta Toledoran joan zen non Samuel Abravanelen babesa izan zuen. Ikasteari ekin eta Toledon 1385eko uztailean hil zen.

Zedah la-Derek[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abravanelen omenez, Menahemek Zedah la-Derek (Ferrara, 1554) idatzi zuen.[3] Lege-kode hau nahiko bitxia da, sarreran azaltzen denez, printzeekin eta juduak ez direnekin harremanak dituzten maila goreneko juduentzat eginda dagoelako. Hori dela eta, ez da oso zorrotza. Gainera, ez da oso zabala: oinarrizko legeak baino ez du azaltzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ernest Renan; Adolf Neubauer Ecrivains Juifs 361 .
  2. Kayserling, Meyer Geschichte der Juden in Spanien und Portugal 84 .
  3. Zedah la-Derek (Ferara, 1554)