Mencoen etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mencoen etxea, Tafallan (Nafarroa Garaia) dagoen XVI. mendeko jauregia da. Izena jauregiaren jabe zuten familiatik dator, Menco familia. Gaur egun ardoak saltzeko XVIII. mendeko ardandegia du eta bisitak egiteko irekita dago. Pizkundetar estiloko eraikina da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendixka baten gainean eta Rekoleten komentuaren ondoan dago, garai batean Tafallako harresiak zeuden inguruan; jauregia eta komentua arku batez daude lotuta. Harlanduez eginiko bloke kubiko handi bat da, bi alturekin eta atikoa. Ate-leihoak zuzenak dira oro har, ate nagusia izan ezik. Horrek erdi puntuko arku bat dauka beheko solairuaren erdialdean kokatzen dena. Gainean, eraikinaren puntu altuenean, Mencoen armarria ikus daiteke. Eraikuntzak ondoan harrizko dorrea du, beheko partean Erdi Arokoa, ziur aski harresi zaharren aztarna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]