Mendaro Gipuzkoako ipar-mendebaldean dago, Bizkaiko mugatik gertu. Debabarreneko herria da. Herria bi haranez osatua dago. Hegoaldetik iparraldera, Deba ibaiak zeharkatzen du "V" itxura duen harana eginez. Haranaren barrenean, leku lauak daude, herriko auzoak dauden lekuak, alegia.
Mendaro inguruko mendiak
Mendaro mendiz inguraturik dago. Debako mugan, Otaerre (Otarre, 662m.), Gaintxipia (621m) eta Garaluz (Garallutz, 572m). Mutrikurekin mugan Arno dago (628m). Beste mendi garrantzitsu bat Urnobitza (643m.) da, Elgoibarko mugatik gertu.
Mendaro herria hiru auzo nagusik osatzen dute: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Garagartza. Hiru auzoak azken urteotan baturik daude herriaren hazkundearen ondorioz.
Azpilgoeta auzoa Deba ibaiaren ezkerraldean dago. 1983 baino lehen Mutrikuko udalerriariaren barruan zegoen. Azpilgoetan Plaza auzoa izeneko landa auzoa dago, Goikola errekak Deba ibaiarekin bat egiten duen lekuan. Plaza auzoa hainbat baserrik osatzen dute. Landa auzo horretan dauden baserriak Goikola, Emezabal, Olia, Agerre-txiki, Agerre-haundi, Idiazabal, Potzueta eta Aizti-haundi dira.
Ibaiaren beste aldean, Azpilgoeta parean, Mendarok Debarekin bat egiten duen lekuan, Garagartza auzoa dago. 1983. urtea baino lehenago Elgoibarko udalerriaren barnean zegoen auzo hori. Elgoibarkoa izan baino lehen Debakoa izan zen. Jatorriz, Garagartza auzoa Aranerreka (Kilimoi) errekaren eskuinaldean zegoen, eta XX. mendean ezkerraldera ere zabaldu zen.
Mendarozabal ere Deba ibaiaren eskuinaldean dago. Aspaldian, auzo hori Kilimoi errekaren ezkerraldean zegoen kokatuta. Garagartza ez bezala, Mendarozabal beti izan zen Elgoibarkoa. 1889. urtean, berriz, Garagatza eta Mendarozabal auzoek bat egin zuten Elgoibarko jurisdikziokoak izatera pasatuz. Bi auzoak batu egin ziren hazkunde urbanistikoaren ondorioz.
Hiru auzo nagusiez gain, Mendaron baserriz osaturiko hainbat landa auzo txiki daude, udalerritik sakabanatuta, hala nola Aranerreka, Alkorta, Etxabemendi eta Saratzu.
Erdi Aroan eta Aro berrian Mendaro nekazari eremua bazen ere, industriak ere presentzia zuen. 5 burdinola zeuden herrian, hiru Intxusainen (Plaza, Aurteniola, Goiko-ola) eta bi Kilimonen (Gabiola eta Lasalde).
Mendaro garraio ontzien portua izan zen Altzola eta Deba arteko ibai tartean. Burdinolekin lotutako gaiez gain (lehen aipu dokumentala 1442koa da[4]), Gaztela aldetik ekartzen zen artilea ere igarotzen zen bertatik, ala edo gallupa izeneko azpi zapaleko txalupetan.[5] Mendaroko geralekuak Errebarren eta Plaza izaten ziren. Horregatik, ibaian ez zegoen presarik Altzolaraino, txalupak pasatzeko. XVIII. mendean, Durangoko plateruek Mendaroko txalupariak aipatu zituzten:
XIX. mende amaieran Gabiolako burdinola irin-fabrika bihurtu zen. 1924an fabrika berri batera aldatu zen. Eta 60. hamarkadaraino iraun zuen enpresa horrek.
XIX. mendeko azken herenean trenbidea eraiki zen Bilbotik Elgoibarrera, eta horrek garraioa hobetu zuen, eta inguruko harrobien ustiapena ere handitu zuen.
1911an lehen zentral hidroelektrikoa eraiki zen, eta gero beste batzuk ere eraiki ziren.
XX. mendean lehen galdategiak agertu ziren, Larrañaga & Cia (1915) eta Endeiza & Cia (1918). 1929an El Fenix enpresa eraiki zuten, bizarra kentzeko orriak egiten zituena, eta bere garaian estatuko garrantzitsuena izan zena. 1934an Gurelan fabrika eraiki zen, eta hurrengo hamarkadetan metalgintzarekin lotutako industria handitzen joan zen herrian: 1941ean Construcciones Mecánicas Jose Maria Iriondo. 1947an Talleres Azpiazu. 1955ean Batu. 1960an Zudam. 1964an Sueder eta Urain...[6]
Mendaro Gipuzkoako herri gazteenetariko bat da, 1983. urtean sortua.
Mendaroren lehen aipamena 1335 agertzen da, Deba ibaiak Kilimon errekarekin bat egiten zuen lekua zela adieraziz. Hala ere, Mendaro ez zen Gipuzkoako udalerria, hiru herri hauen artean banatuta egon baitzen: Mutriku (1209. urtean sortua ), Deba (1343) eta Elgoibar (1346). Mendaro hiru herrien arteko muga zen.
Mendaroko hiru auzo historikoak, Azpilgoeta, Garagartza eta Mendarozabal, Mutriku, Deba eta Elgoibarkoak ziren, hurrenez hurren. Herri izateko lehenengo saioa, XIX. mende bukaeran izan zen: 1889. urtean, Debak Garagartza auzoa Elgoibar herriari eman zion, herri bilakatzeko asmotan. Baina saio horrek, Mutrikuk Azpilgoeta emateari uko eginda, ez zuen aurrera egin. Gertakizun hori izan zela eta, berriz, Garagartza eta Mendarozabal administrazio beraren menpean geratu ziren eta orduantxe bateratu ziren bi auzoak.
Mendaro herria behin behinekoz 1983. urtean sortu zen, Mutrikuk Azpilgoeta eta Elgoibarrek Garagartza-Mendarozabal eman zituztenean.
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[8]
Hazkunde begetatiboa
Urtea
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Hazkunde begetatiboa
−1
−15
9
−9
−4
0
3
−7
−4
−5
−8
1
−10
10
−7
0
−6
11
−6
8
9
3
13
24
12
3
20
21
23
22
14
4
6
2
2
−7
−8
−3
−12
−13
−3
−2
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[9] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
Urtea
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Bizirik jaiotakoak
7
15
9
11
10
20
17
25
22
22
23
41
29
19
36
32
34
30
31
16
28
19
20
11
7
11
5
11
9
13
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[10] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen% 33,4 udalerri berean jaioak ziren[11], probintziako batez bestekoaren (% 45,5) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne)% 9,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak% 12 —probintzian% 11,6—.
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean ·% 33,4Probintzia berean ·% 38,6Erkidegoan ·% 6,6Beste erkidegoa ·% 9,3Estatutik kanpo ·% 12
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.
Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen% 69,9 Gipuzkoan,% 5,9 Bizkaian, eta% 0,5 Araban jaio ziren[12].
Gipu
EAEt
Gipuzkoa ·% 69,9Bizkaia ·% 5,9Araba ·% 0,5EAEtik kanpo ·% 23,7
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.
Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 967 etxebizitza zeuden: 772 (% 79,8) nagusiak eta 195 (% 20,2) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[15] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 87 (% 9,0) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 90 (% 9,3) hutsik zeuden.[16] Etxebizitza nagusien% 86,8 jabetzan zegoen eta% 11,8 alokairuan.[15]
967etxebizitza
772nagusi
Etxebizitza multzoa
772
195
Nagusiak (772)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (195)
Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)
670
91
Jabetzan (670)Alokairuan (91)Beste modu batean (11)
Guztira 772 etxegune zeuden, batez beste 2,6 egoiliarrekoak; horietatik 203 (% 26,3) pertsona bakarrekoak ziren.[15]
Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera
203
194
363
Egoiliar 1 (203)2 egoiliar (194)3-5 (363)6-9 (12)
Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 100,2 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 48,2 urtekoa.[15] Etxebizitzen% 13,0 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta% 2,7 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[15] Etxebizitzen% 56,0 igogailua zuten.
Eraikineko etxebizitza kopurua
126
640
131
Etxebizitza 1 (126)2 (44)3-10 (640)11-20 (131)21-40 (26)
Gela kopurua
139
600
90
120
1-3 gela (18)4 (139)5 (600)6 (90)7 edo gehiago (120)
Bainugela kopurua
658
309
Bainugela 1 (658)2 edo gehiago (309)
Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien% 14,6 berokuntza zentrala zuten,% 64,0 banakakoa eta% 20,6 noizean behingoa.[15] Horrez gain,% 57,8 hodien bidezko gasa zuten eta% 60,4 igogailua.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 451 boto (5 zinegotzi), EAJk 412 boto (5 zinegotzi) eta PSE-EEk 92 boto (zinegotzi bat).[17] Iñaki Arregi Uria (EAJ) izendatu zuten alkate.[18]
Mendaro[22] herri euskalduna da, eta erdialdeko eta mendebaldeko euskararen lotura eremuan kokatzen da herria. Luis Luziano Bonapartek, 1864an taxututako sailkapenean, mendebaleko euskalkikotzat[23] du Elgoibar, eta erdialdekokotzat, berriz, Deba, Mutriku eta Mendaro.
Koldo Zuazoren2008ko mapan, aldiz, Deba, Mutriku, Mendaro eta Elgoibar bi azpieuskalkion arteko lotura eremutzat ageri dira, sortaldeko mendebalderaren[24] parte den Debabarreneko euskaran[25]. Biztanleen %76,2 euskalduna da.
Mendaro Euskal Herrian famatua da bertan egiten diren txokolateengatik; XVIII.mendetik egiten hasi ziren, Venezuelatik kakaoa garai hartan iristen hasi zelako Gipuzkoara. Mendaron jatorri okzitaniarra zuen Saint Girons familia finkatu zen Karlistaden garaian (1850), eta txokolate enpresa bat sortu zuten Chocolates de mendaro edo Saint Girons. Gaur egun ere, era tradizionalean egiten da txokolatea herrian. Mendaron famatuak dira ere bertako bizkotxoak.[6]
Mendaron Santa Ana jaiak ospatzen dira uztailaren amaieran. Euskal Herriko herri askotan bezala, herri kirolak eta sokamuturrak egiten dira.
Urtean zehar hainbat erromeria ospatzen dira Mendaroko auzoetan.
Santa Agata jaiaren bezperan baserriz baserri eta etxez etxe ibiltzen dira hainbat Mendarotar Santa eskean, koplak kantatuz eta bertsotan.
Mendaron Kilimon Futbol Taldeaak jokatzen zuen, Ospas Gain futbol zelaian. Taldeak lau denboraldi egin zituen Gipuzkoako Preferente mailan eta 2002-2003 denboraldian desagertu zen.
Jose Maria Linazasoro Arregi (1851-1934). Enpresa gizona eta filantropoa. Mendaroko lehen zentral hidroelektrikoa eraiki zuen, eta irin-fabrika ere eraiki zuen.[33]