Mendaski
Itxura
| Mendaski | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Brassicales |
| Familia | Brassicaceae |
| Leinua | Sisymbrieae |
| Generoa | Sisymbrium |
| Espeziea | Sisymbrium officinale |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | hedge mustard (herb) (en) |
| Basionimoa | Erysimum officinale |
Mendaski (Sisymbrium officinale) Brassicaceae familiako landare belarkara da, handi samarra, zurtoin zuzenekoa, ileduna eta albo-adar zabalak dituena. Hosto zabal luzaranak ditu, ebaki sakoneko hortzak eta puntako gingila luzea dituztenak. Hosto txikitako lore horixka izaten du eta fruitua leka egiturako punta-zorrotza. Landu gabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da, batez ere, eta landutako zenbait lur sailetan ere bai, oso iparraldeko edo hegoaldeko herrialdetan izan ezik ia mundu guztian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-3-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |