Mende Ilunak (galiziera)


Mende Ilunak (galizieraz: Séculos Escuros) galiziar literaturaren gainbehera garaia da. Gainbehera hori dimentsio kultural eta zientifikoari dagokionez eman zen, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan zehar. Galiziera, hiru mendeko aldi horretan, ez zegoen idatzizko erabilerarik, gaztelania eta portugesarekin kontrajarrita; azken bi hauel kultura-hizkuntzen kategoria ematen zien finkatze- eta kodetze-prozesuan sartu baitziren. Galegoa ez dago prozesu horretan, eta zientziarako edo kulturarako desegokitzat jotzen zen. Hala ere, Galiziako ia biztanle guztientzako komunikazio-bide normala izaten jarraitu zuen.[2]
Galiziako literatura, beraz, Errenazimentutik eta Barrokotik kanpo geratu zen, garai ilun hori gaztelaniazko literaturaren Urrezko Mendearekin kontrajarriz.[3]
Garai hartako hizkuntza ikusten uzten diguten gutun, dokumentu eta literatur lagin gutxi batzuk baino ez dira gordetzen.
Egoera horren faktore eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko izan ziren:[4]
- Herriko kultura eta hizkuntzarekin bat egiten ez duen noblezia arrotza Galizian kokatzea.
- Bere interesak eta Galiziako erresumarenak defendatzeko gai zen burgesiarik ez egotea.
- Biztanleriaren murrizketa: izurriteak, migrazioak, piraten presentzia... beste faktoreen artean biztaleria gutxitu zuten.
- Galiziako Elizaren autonomia galtzea.
- Errepresioa. Faktore hau Jerónimo Zuritaren Anales de la Corona de Aragón liburuan ikusten da (1562-1580); bertan, hitzez hitz «Galiziako Erresumaren doma» aipatzen da.
- ...
Literatura Mende Ilunetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxi baina badira urte horietako zenbait testu literario. Hona hemen nagusiak:[5]
- Prosan Relazón da carta executoria; bertan Pardo de Cela heriotza jasotzen da.
- Ahozko poesia: O Pranto da Frouseira, Pardo de Celaren buru moztearen gainekoa, "Saqueo de Cangas polos turcos" poema...
- XVI., XVII. mendeko hiru soneto: "Soneto de Monterrei", "Soneto con falda" eta "Respice finem".
- Martín Torrado Mariñoren Décimas ao Apóstolo Santiago (XVII. mendea).
- Mende bereko amaieratik, 1697ko Festas Minervaisetan aurkeztutako bederatzi erromantze barroko gordetzen dira.
- XVIII. mendeko Martín Sarmientok idatzitako Coloquio de los 24 rústicos.
- Panxolinak. Gabon kanta hauen egileen artean hauek ditugu: Carlos Patiño (1600-1675), Francisco de Santiago (1578?-1644) eta Manuel Bravo de Velasco y Pantoja (1622-1660).
- Gutunak, esaterako Diego Sarmiento de Acuñari idatzitakoak.
- Antzerkian entremes batzuk gorde dira: Gabriel Feijoo de Araújo Entremés famoso sobre a pesca do río Miño (c. 1671), Salvador Francisco Roel-en Entremés galego ao feliz e real parto da nosa raíña (1707)
Intelektual batzuen erreakzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVIII. mendean, Galizia ezjakin, miserable eta atzeratuaren irudi gaitzesgarria ezabatzen saiatu ziren pertsona hezi eta ilustratuak agertu ziren. Ilustrazioa deituriko mugimendu honetan, pertsonaia hauek nabarmendu ditzakegu:[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gondomar» ilg.usc.es (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ (Galizieraz) Yrago, Xosé Landeira. (1975). Poesia galega. Editorial Galaxia ISBN 978-84-7154-233-5. (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ «Séculos Escuros II» galego.org (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ Txantiloi:Gl-ES auladelingua. (2021-04-13). «Séculos Escuros – Contexto histórico» Aula de Literatura (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) uxiarocha. (2014-06-11). «Os Séculos Escuros» Galiteratura (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ https://centros.edu.xunta.gal/iesmiraflores/aulavirtual/pluginfile.php/11576/mod_resource/content/1/Séculos%20Escuros.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz) «Os séculos escuros (XV-XVIII)» La Voz de Galicia 2005-07-31 (kontsulta data: 2026-03-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz):Testuen antologia.