Mendebalde

Wikipedia(e)tik
Mendebalde (geografikoa)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Mendebalde (argipena)
Mendebaldea iparrorratzean

Mendebaldea edo sartaldea lau puntu kardinaletariko bat da. Lurraren erotazioaren norabidea eta kontrako norantza daukana. Meridianoaren perpendikularrak sortutako norabideetako bat da. Hitzarmenez, gizartean eta zientzian onartuena mendebaldea mapen ezkerraldean agertzea da (irudiko iparrorratzean bezala).

Jakin beharra dago, ekialdea bezala, mendebaldea ez dela puntu zehatza; hau da, ez dago Mendebaldeko polorik. Gelditu gabe ekialderanzko higidura mantentzen bada leku berera ailegatuko da zirkunferentzia osoa egin ostean.

Izenak esaten duen bezala (sartaldea) Eguzkia sartzen den horizonteko tokia da. Beraz, kokatzeko formarik errezena bertara begiratzea da; iparra eskumatara geldituko da, hegoa ezkerretara eta ekialdea atzean.

Askotan, erabiltzen da mendebaldea Europa eta Amerika izendatzeko. Hauek baitira antzinako Europako kulturaren oinordekoak eta Europa mapetan Asiaren ezkerraldean agertzen zenez horrela izendatu zen.

Zineman, mendebalde urruna western filmetako kokalekua da. Ustez, egiazko lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuak sortuberriak zirenean asko joan ziren mendebalderantz bizitza aurrera eramaten saiatzera. Film mota honek jende horren abenturak jorratzen ditu.

Mitologian mendebaldeak esanahi sakratua izan ohi du eta heriotzarekin dauka harremana kultura askotan. Baliteke, honen arrazoia Eguskiaren sartaldea izatea. Honen adibideak topatu dira Budismoan, mitologia Aztekan, egipziarrean, etab.