Mendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainia
| Mendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainia | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Mota | merkataritza-enpresa | |
| Jarduera sektorea | Atlantikoko esklabo merkataritza eta Merkataritza | |
| Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | |
| Jarduera | ||
| Ekoizpena | SLC18A3 (en) | |
| Agintea | ||
| Egoitza nagusi (1623–1647) |
| |
| Kideak | ||
| Legezko forma | kapital irekiko enpresa | |
| Jabea | Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia | |
| Zeren jabe | Fort Ruychaver (en) | |
| Historia | ||
| Sorrera | 1621eko ekainaren 3a | |
| Sortzailea | ||
| Desagerpena | 1792 | |
Mendealdeko Indietako Herbeheretar Konpainia (nederlanderaz: Geoctroyeerde West-Indische Compagnie edo WIC) itsas-merkataritza konpainia pribilegiodun bat izan zen, XVII. eta XVIII. mendeetan jardun zuena. Fundatzaileen artean Reynier Pauw, Willem Usselincx eta Jessé de Forest zeuden.[1]. 1621eko ekainaren 3an, Zazpi Herbehere Batuen Errepublikak gutun bat eman zion Holandarren Antilletan monopolio komertzial bat izateko, eta Herbehereek Atlantikoko, Brasilgo, Karibeko eta Ipar Amerikako esklabo-merkataritzan parte hartzeari buruzko jurisdikzioa eman zion. Konpainiak lan egin zezakeen eremua mendebaldeko Afrika (Kantzer tropikoaren eta Esperantza Oneko lurmuturraren artean) eta Amerika zen, Ozeano Barea eta Ginea Berriaren ekialdeko zatia barne. Gutunaren helburua merkatariek ezarritako merkataritza-postuen arteko lehia, bereziki espainiarra edo portugaldarra, ezabatzea zen. Konpainia instrumental bihurtu zen herbeheretar kolonizazioan, neurri handi batean Amerikako kolonizazio iragankorrean (Herbeherea Berria barne), XVII. mendean. 1624tik 1654ra, nederlandera-portugaldar gerraren testuinguruan, Mendealdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak portugaldar lurraldea mantendu zuen Brasilgo ipar-ekialdean, baina herbeheretar Brasildik kanporatuak izan ziren erresistentzia gogor baten ondoren.[2]
Hainbat hondamendiren ondoren, Mendealdeko Indietako Herbeheretar Konpainia berrantolatu eta beste gutun bat eman zen 1675ean, neurri handi batean Atlantikoko esklabo merkataritzan zuen nagusiatasunaren ondorioz. Bertsio "berri" honek mende bat baino gehiago iraun zuen, laugarren anglo-nederlandar gerraren ondorenera arte, non bere aktibo gehienak galdu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jameson, Franklin J.. (1887). Willem Usselinx Founder of the Dutch and Swedish West India Companies. New York: Ryan Gregory University.
- ↑ Boxer, Charles R.. (1957). The Dutch in Brazil, 1624–1654. Oxford: Clarendon Press.