Mendebaldeko Zisma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mendebaldeko Zisma[1] Eliza Katolikoan gertatutako egoerarik larrienetariko izan zen. Garai honetan Aita Santuak Avigno-n bizi ziren eta gehienak frantziarrak ziren. Hau dela eta, Frantziar erregeen alde egin ohi zuten. Honi erantzun bezala, Erroman beste Aita Santu bat izendatu zen, Elizaren banaketa eraginez 80 urtetan zehar.

1378an, Gregorio XI.a hiltzean, Urbano VI.a izan zen ondorengo bezala haukeratua. Kardenal talde batek erromatar hautagaiari aurka egin zion eta Klemente VII.a aukeratu zuten. Konponbidea aurkitu nahian, Pisako kontzilioa egin zen 1409an, non hirugarren aita santu bat aukeratu zen. Bista denez hiru aita santu ez ziren konponbidea, eta hau dela eta 1414an aurreko hiruak baztertu zituzten eta Martin V.a aukeratu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Zismako aita santuak
Joan XXIII.a antipapaJoan XXIII.a antipapaAlexandro V.a antipapaAlexandro V.a antipapaGregorio XII.aInozentzio VII.aInozentzio VII.aBonifazio IX.aUrbano VI.aBenedikto XIII.a antipapaKlemente VII.a antipapaMartin V.aGregorio XI.a