Mendebaldeko kanon


Mendebaldeko kanona Mendebaldeko kultura eratzean eraginik handiena izan duten literatura obrak dira; bai eta, zentzu zabalagoan, literaturaz besteko artelanak ere.[1]
Kanonaren izaera estuki lotuta dago azken garaiotan kolokan jarri diren zenbait kontzeptuekin, hala nola, iritzi estetiko unibertsal baten bideragarritasuna, literaturaren helburua irakaskuntzan eta gutxiengoen edo sektore batzuen bazterkeria edo errepresioa mintzaldia hegemoniko baten bidezː emakumeak, gutxiengo etnikoak edo langileria izanik menperatutakoak.
Kanonaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etimologia eta Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greko klasikoan kanon (κανών) hitzak «neurtzeko makila» esan nahi zuen. Halaber hitzak beste hainbat erabilera izan zituen: ezkutuak indartzeko gurutzatutako makilak, eraikuntzan guztiz beharrezkoak ziren plomuak edota josteko erabiltzen ziren hagatxoak.[2]
Mendebaldeko kanona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebaldeko kanonean nor sartu eta nor ez, goi mailako akademikoek, literatura kritika egiten duten batzuek, sari literarioek, etab. bideratzen dute.
Mendebaldeko kanonean sartzeko, aukera handiago izan dute egile eta kontsumitzaile asko dauzkaten kulturetako egileak txikietakoak baino. Esate baterako, kontu hauetaz agian gehien aipatzen den Harold Bloomen liburuan ingelesez idatzitakoak daukaten esparrua, proportzioan, handiegia dela aipatu izan da askotan. Emakumezkoen esparrua, txikiegia; euskara bezalako hizkuntzena, hutsaren hurrengoa...
Euskal literaturaren kanonona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da hizkuntza gutxiagotu eta hiztun gutxiko hizkuntzetako literaturetako obrak mendebaldeko kanonean sartzea. Sartzekotan, itzulpenek bitartekari lanak egin behar.
Euskaraz sorturiko literatura obra batek Nobel saria irabazteko dauzkan zailtasun berberengatik, zaila da euskaraz idatzitako obra bat mendebaldeko kanonean sartzea.
Baina euskarazko literaturak badu bere kanon propioa.
Euskarazko literaturari buruzko kritika eta teoria lantzen duten liburu batzuekin sortu zen, bere garaian, euskal literaturako kanonari buruzko eztabaidaren bat. Esate baterako Hasier Etxeberriaren Bost idazleː Atxaga, Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria, Sarrionandia[3] Alberdania. 2002. Egilearen eta elkarrizketatzailearen gustuak partikularrak islatzen ziren. Belaunaldi jakin bateko bost idazle gizonezko horiek garai jakin bateko kanon literariotzat jo zitezkeela iradokitzen omen zuen liburuak...
Nolabaiteko erantzuna argitaratu zen lau urte beranduago Ana Urkizaren eskutikː Zortzi unibertso, zortzi idazle[4] Alberdania. 2006. Aurelia Arkotxa, Yolanda Arrieta, Itxaro Borda, Mari Axun Landa, Miren Agur Meabe, Lourdes Oñederra, Arantxa Urretabizkaia eta Laura Mintegiri egindako elkarrizketekin osatu zuen Ana Urkizak liburua.
Kontu hauetaz jardun duten liburuak ez dira asko. Aipagarria izan daiteke Iban Zalduaren Obabatiko tranbia[5][6]. Espainiako Narratiba Sari Nazionala, bi euskaldunei eman eta gero, (Atxagari 1989an eta Elorriagari 2002an) XX. mendearen azken hamarkadetan idatzitakoari buruzko literatura kritika liburua. (Geroago, 2009an Kirmen Uribek ere sari berbera lortu zuen).
Euskadi Literatura Sariak begira daitezke azken hamarkadetan euskal literatura kanontzat zer hartu den, azaletik behintzat, ikusteko. XX. mendearen hasieran, Lauaxeta, Lizardi eta Orixeren garaietan lirikako lanek zeukaten itzalik handietan. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendean narratibako lanek, eta bereziki nobelek, betetzen dute espazio hori.
Manu López Gasenik euskal kanonean zenbait itzulpen ere sar daitezkeela idatzi du.[7]
| « | Horren arabera, eta gure eremura etorrita, hasteko inguruko literaturetan baino askoz itzulpen gehiago ditugu kanonean, beharra gidari. Joanes Leizarragarenetik hasita, bi aldetatik kanonikoa, Kempis direlakoak sarritan agertzen dira gure literaturaren historietan, eta baita Bonaparteren enkarguz aritu ziren itzultzaileak ere, Duvoisin bereziki. Erlijioa alde batera, euskaratutako literatura didaktikoaren agerpena ere ez da txikia: alegien itzultzaileak (Bizenta eta Juan Antonio Mogel, Juan Mateo Zabala, Iturriaga, Artxu, Goietxe eta beste); berriro ere Agustin Paskual Iturriaga, oraingoan egile, Jolasak dialogo didaktiko partez intraitzuliarekin, hura ere Bonaparteren aginduz: Uriarte, Duvoisin, Intxauspe eta frantses bertsioa. Jada XX. mendean, Orixeren itzulpenen berri eman ohi da; “Kulixka sorta” hartako itzulpenak ere bai…
EIZIEk sortutako “Literatura Unibertsala” bildumak paragrafo berezi bat merezi du [...] |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Esate baterako kanoneko margolanak eta eskulturak topa daitezke Euskaltzaindiaren 194. Arauan. «194 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-02-04).
- ↑ GORAK, Jan. The Making of the Modern Canon. Londres: Athlone, 1991
- ↑ Bost idazle. Alberdania [2002] ISBN 84-95589-41-9. PMC 433302856. (kontsulta data: 2020-01-07).
- ↑ Urkiza, Ana, 1969-. ([2006]). Zortzi unibertso : zortzi idazle : elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9. PMC 733754331. (kontsulta data: 2020-01-07).
- ↑ Zaldua, Iban, 1966-. ([2002]). Obatatiko tranbia : zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1981-2001). Alberdania ISBN 84-95589-54-0. PMC 432901850. (kontsulta data: 2020-01-07).
- ↑ Armiarma, Susa argitaletxea. Kritiken hemeroteka » Obabatiko tranbia. (kontsulta data: 2020-01-07).
- ↑ 31eskutik. (2025-04-25). «Euskal kanonaz» 31 eskutik (kontsulta data: 2025-04-29).
- ↑ 31eskutik. (2025-04-25). «Euskal kanonaz» 31 eskutik (kontsulta data: 2025-04-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabilondo, Joseba: “Kanonaren sorrera egungo euskal literaturan: ETIOPIA-z”, Egan 1993 (2), 33-65. or.
- ATUTXA, Ibai: Kanonaren gaineko nazioaz, Utrisque Vasconiae, 2012.
- (Ingelesez) BLOOM, Harold: The Western Canon: The Books and School of the Ages Riverhead, 1995.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Klasikoak bilduma. 1990. urteko ekimena. Nazioarteko kanoneko liburuak euskaratzeko asmoa egon zen. 130 liburu klasiko euskaratu ziren.
- Euskal Idazle Klasikoak bilduma ·Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskal Editoreen Elkarteak sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Euskal Idazle Klasikoak bildumari ekin zitzaion 1986. urtean. Guztira, euskal literaturako laurogeita lau izenburu esanguratsuen edizio kritiko eman ziren argitara. (Laurogeita lau izenburu horiek hainbat arrazoirengatik hautatu ziren, ez gure literaturako kanonean sartzeko libururik egokienak zirelako).