Mendekostalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espiritu Santuaren bataioa, Mendekoste egunean (Greco).

Mendekostalismoa 1886ean Estatu Batuetan sortutako higikunde protestante fundamentalista da.

Mendekostalismoaren arabera, kristau guztiek Espiritu Santuarekin bataio-bizipen berezi bat bizi eta mendekostalismora bihur daitezke. Bizipen horren ezaugarriak Espiritu Santua Mendekoste egunean apostoluei agertu zitzaien pasartetik hartuak dira; pasarte hartan Espiritu Santuak hizkuntza guztietan mintzatzeko dohaina eman zien apostoluei eta mendekostalismoaren jarraitzaileek sendatzeko, igarpenak egiteko dohaina eta naturaz gaindiko beste dohain batzuk dituztela diote, pasarte hari jarraituz.

Higikunde honek indar handia hartu zuen Britainia Handian, Eskandinavian eta Brasilen batez ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendekostalismo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]