Menderatze (soziolinguistika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argia aldizkariaren 2.647 zenbakiaren azala. Gaztelania irakasteko euskara erabat debekatzea, historikoki murgiltze eredu mota bat izan da, —menderatze edo azpiratze eredu deitu izan zaio—. Ikuspegi hori nagusitu zen urtetan Euskal Herriko hainbat eskolatan.

Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzan eredu batzuei menderatze edo azpiratze eredu esaten zaie; murgiltze edo murgilketa eredu jakin batzuei.

Hizkuntza jakin bat ikasteko ikasleak hizkuntza horretan hazi eta hezteari, hizkuntza hori ikasleen lehen hizkuntza ez delarik murgiltze eredu esaten zaio, oro har. Murgiltze ereduek ikasleen elebitasuna lortzeko helburua izan dezakete, ikaslearen lehen hizkuntzarekiko errespetua erakutsiz, edo, aldiz, ikaslearen lehen hizkuntza azpiratzeko helburua izan dezakete. Azken honi deitzen zaio menderatze edo azpiratze eredua.

Elebitasuna bilatu eta ikaslearen lehen hizkuntza errespetatuz egin nahi den murgiltzeari gaztelaniaz "inmersión" hitzarekin izendatzen zaio, euskaraz murgilketa edo murgiltze (eredua). Ikaslearen lehen hezkuntza azpiratzeko, menderatzeko asmoa dagoenean, hizkuntza horrekiko errespetu gutxi edo batere ez dagoenean, gaztelaniaz "sumersión" hitza erabiltzen da, euskaraz menderatze[1] edo azpiratze (eredua) hitzak erabili izan dira euskaraz.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutiegi joan gabe, Frantzia eta Espainiako estatuetan, esate baterako, etxetik frantsesez edo gaztelaniaz ez zekiten ikasle askok, frantsesez edo gaztelaniaz jasotzen zituzten eskola guztiak, frantses edo gaztelania hutsean, euren lehen hizkuntza eskolan erabat baztertuta geratzen zelarik. Horrela, edozer ikasteko frantsesa edo gaztelania zela medio, hizkuntza horiek ikastea ezinbestekoa bihurtzen zen. Horrelako sistemek hizkuntza bakarra, kasu honetan frantsesa edo gaztelania, irakatsi nahi zuten, beste tokian tokiko hizkuntzekiko inolako ardurarik hartu gabe.

Eta askotan, ardura hartu gabe baino, ikasleek etxetik zekartzaten hizkuntzak gutxietsiz. Esate baterako ikasleek etxetik zekiten hizkuntzak ez zutela ezertarako balio irakatsiz, edo are gehiago, hizkuntza izaera bera ukatuz, "jerigonza", "patois", bezalako hitzak erabiliz hizkuntza horiek gutxiesteko eta baztertzeko, hau da, ahuntz-erdarak besterik ez zirela irakatsiz, mordoilokeriak besterik zirela irakatsiz, baserritarkeriak, etab.

Munduko hizkuntza batzuk kulturaren zeregin gorenetarako ez zutela balio ohiko iritzia izan zen munduko hainbat intelektualengan:

« [...] aunque convencidos los más de mis paisanos de que el vascuence se pierde, creen que esta pérdida se debe a causas extrínsecas, a la presión oficial, al abandono de los que lo hablan, al desarrollo del comercio, y yo estoy convencido de que la principal causa es de origen intrínseco y se basa en la ineptitud del eusquera para convertirse en lengua de cultura. »

La cuestión del vascuence.[2] Miguel Unamuno


« El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna [...]. Bilbao hablando vascuence es un contrasentido. [...] El vascuence se extingue [...]. Enterrémosle santamente. »

—Miguel Unamuno


Murgilketa eredua, menderatze eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germà Bel-ek[3] honako koadroa argitaratu zuen.

« MURGILKETA EREDUA
Metodologia
Ikaslearentzat lehenengo hizkuntza ez den bigarren bat erabiltzen da hainbat arlotan.
Helburu orokorra
Ikasle bakoitzak bi hizkuntzetan nahikoa komunikazio gaitasuna izatea, ikasleak elebidun orekatuak izateraino. Horretarako ikasleen lehen hizkuntzan ere prestakuntza jasoko dute.
Arrakasta lortzeko baldintza
Lehen hizkuntzarekiko eta bigarren hizkuntzarekiko errespetua sustatuko da.
»
« MENDERATZE EREDUA
Metodologia
Curriculumeko arlo guztiak landuko dira gizartean lehen hizkuntzatzat hartzen den hizkuntzan, ikaslearen beste hizkuntzak baztertuz.
Helburu orokorra
Gizartean nagusitzat hartzen den hizkuntza ondo ikastea beste hizkuntzak baztertuta.
Arrakasta lortzeko baldintza
Ikasleek dakizkiten hizkuntzak ez dira baloratzen, gizartean lehentasuna daukan hizkuntza besterik ez da baloratzen.
»

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Garcia, Cesar. (2016-11-09). «Inmersión vs submersión lingüística» didactics (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  2. «La cuestión del vascuence. (El Libro Total - La Biblioteca digital de América)» www.ellibrototal.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
  3. Bel i Queralt, Germa.. (2013). Anatomía de un desencuentro : la Cataluña que es y la España que no pudo ser. (1. ed. argitaraldia) Destino ISBN 9788423347278. PMC 868637337. (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]