Mendiguren gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mendiguren gaztelua
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
CitadelleStJean.JPG
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 43° 09′ 44″ N, 1° 14′ 02″ W / 43.16222222°N,1.23388889°W / 43.16222222; -1.23388889Koordenatuak: 43° 09′ 44″ N, 1° 14′ 02″ W / 43.16222222°N,1.23388889°W / 43.16222222; -1.23388889
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Ondarea
Mérimée ID PA00084506

Mendiguren gaztelua edo Donibane Garaziko zitadela[1] Nafarroa Behereko hiriburuko gotorlekua da, izen bereko muinoan kokaturik. Donibane Garaziko zitadela hiriaren gainean altxatzen da, 70 bat metro gora, harresien babesera.[2]

Mendiguren gaztelua hiriaren sorrerarekin batera eraikia izan zen. Fernando Katolikoa buru zutela 1512an Gaztelako Erresumako armadak Pirinioak igaro eta Garazi bereganatu zuten. Nafarroako erregeek Bearnora alde egin behar izan zuten. Hurrengo urteetan eskuz esku, gaztelarren eta nafarren artean ibili zen hiria. [3]

Egungo gotorlekuak lau bastioi ditu eta 1625-1627 artean Pierre de Conty d'Argencourek eraikia eta 1640-1648 Nicolas Desjardinsek zabaldua izan zen. Mendebaldeko aldean artilleriarako lekuak daude, 1540. edo 1550. hamarkadetan eraikiak. 1686 eta 1700 artean, François Ferry ingeniariak, Vaubanen agindupean, bigarren mailako defentsak eraiki zituen. 1728an ere eraikitze-lanak egin zituzten. XIX. mendeko lanek ez zuten XVII. mendekoak aldatu[4].

Sarrera moduan arrapala dute. Mendebaldean, Garaziren panorama ederra dugu. Inguruko zitadela bisitagarria da baina ez gaztelua bera, non egun herriko eskola dagoen. Bertan zegoen antzinako barrakoiak, kapera, gobernadorearen etxea, bolborategia eta putzua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]