Mendiluze harrespila

Koordenatuak: 42°50′23″N 2°17′12″W / 42.83977°N 2.28667°W / 42.83977; -2.28667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendiluze harrespila
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′23″N 2°17′12″W / 42.83977°N 2.28667°W / 42.83977; -2.28667
Mendizaletasuna
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Mendiluze harrespila Arabako Entziako mendilerroan dagoen harrespila bat da. 1983an Legaireko zelaietan topatu zuten, eta handik urtebetera Jose Ignacio Vegas Aranburu arkeologoak indusketa-lanak burutu zituen.

Harri txikiz egindako zirkulu honetan lau menhir handi nabarmentzen dira. Barruan, hezur eta ikatz hondakinak zituen hilobi angeluzuzen (zista) bat aurkitu zuten.

2.700 urte inguru ditu, eta inguruko bizilagunak bertan ehortzi zituzten.

Ballo eta Mirutegi mendietarako ibilbideetako batean dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]