Mendocino lurmuturra
Itxura
| Mendocino lurmuturra | |
|---|---|
| Mota | lurmuturra |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 40°26′24″N 124°24′34″W / 40.44°N 124.4094°W |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Mendocino lurmuturra (ingelesez: Cape Mendocino) Ipar Amerikako lurmuturra da, Ozeano Barearen kostaldean dagoena, AEBetako Kalifornia estatuan. Humboldt konderrian dago, San Frantziskotik 320 kilometro iparraldera. Kaliforniako itsas bazterreko punturik mendebaldekoena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Rodríguez Cabrilloren espedizioak begiztatu zuen lurmuturra 1543ko martxoaren 1ean. Cabrillo hila zen orduko, eta Bartolomé Ferrer espedizioburuak Mendocino izena eman zion, Espainia Berriko erregeorde Antonio de Mendozaren omenez.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaldunak eta Pazifikoa. Edizioa eta bilketa grafikoa: Jose María Unsain, Untzi museoa, Donostia, memoriapoliticademexico.org (kontsulta data: 2021-1-4).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
