Meneltarma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Meneltarma, elfoen hizkuntzan "Zeruaren Zutabea" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den mendi bat da. Numenorren zegoen mendi garai eta malkartsu bat da, mendi honen tontor lauan, Eru Iluvatarri eskainitako santutegia zegoelarik. Uhartearen bihotzean zegoen, eta hango tenplu edo santutegi bakarra zen. Mendiaren oinean, Numenorreko erregeen hilobiak aurkitzen ziren, eta handik gertu zegoen beste muino batean, Armenelos altxatzen zen, Dunedainen herrialdeko hiririk ederrena.

Tar-Ankalimonen erregealdiaren ondoren, Numenorreko erregeak ez ziren askotan joaten Meneltarmako tenplura, eta, ondorioz, Eruren mesedea murrizten joan zen. Beranduago, tronura igo ondoren, Tar Palantirrek bakea eman zion herrialdearen egoera gatazkatsuari, Ar-Gimilzôrren erregealdian lehenik eta, ondoren, honen seme Gimilkhâdenean eragindakoa, eta Eruren gurtza arautu zuen.

Hil zenean, Tar Palantirrek ez zuen semerik, alaba bat baino ez, Miriel izenekoa, Ar-Pharazônekin ezkondu zena (Tar-Kalion elfoeraz) bere borondatearen aurka.

Erorketa eragin zuen desobedientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tar-Kalionek, Erdialdeko Lurraldean Sauronen eraginaren berri izan zuenean, botere nahi bat etorri zitzaion eta laster ontziratu zen etsai berri honekin topo egitera, Valarren autoritateari aholkurik eskatu gabe. Unbarreko portuetan lehorreratu eta Harad hurbilean barneratu zen, muino baten tontorrera iritsi arte, bere gudaloste handiarekin kanpamendu bat sortuz. Andik, heraldoak bidali zituen Barad-Dûrreko gotorlekura, Sauronen egoitza zena, eta bere aurrean aurkeztu eta zin egitera behartu zuen. Sauron joan egin zen, Numenorreko erregearen aurrean umilduz, gizakien armadak garaitezina baitzirudien. Baina Sauronek laster usteldu zuen Tar-Calionen burua, eta Numenorrera itzuli zen Sauron bahitu bezala zuela. Sauronek, laster eragin zion Iluvatarren gurtza alde batera utzi eta Melkorrenarekin hasteko, lehen Jaun Iluna eta Munduaren Etsaia.

Sauronen borondatea, Numenor osoan sentitu zen, eta Eruk, gizakiak, hauen uharte preziatuaren galerarekin zigortu zituen, betirako hondoratua izan zena, Akallabêthen kontatzen den bezala.