Itsasontzien erdiak apurtuta 45 hildako 162 zauritu
Menorcako gudua1756komaiatzaren 20anFrantzia eta Britainia Handiaren artean egondako itsas-guduaren izena da. Europan Zazpi Urteko Gerraren barruan egon zen lehenengo itsas-gudua izan zen. Britainia Handiak Borboiei gerra deklaratu eta gutxira bere indar armatuek talka egin zuten Mediterraneo Itsasoan. Gudu horretan frantziarrek irabazi zuten. Horren ondorioz, britainiarrek Menorca utzi eta Gibraltarrera ihes egin zuten. Frantziarren garaipen estrategikoa gertatu zen, eta Menorca erortzea ahalbidetu zuen.
Britainiarrek ezin izan zutenez Menorca babestu epaiketa militarra izan zen, eta John Byngamirala exekutatu zuten.