Menorragia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen
Menorragia
Deskribapena
Motaabnormal uterine bleeding (en) Itzuli
reproductive system symptom (en) Itzuli
EspezialitateaGinekologia
Identifikatzaileak
GNS-10N92.0
GNS-9627.0
MeSHD008595

Menorragia[1] edo hipermenorrea kantitate handiko hilekoa da, iraupenez ohi bezala luzatu ohi dena (4-5 egun). Kasurik gehienetan, asaldu funtzional hormonalek eragina izaten da (obulaziorik gabeko ziklo batek dakarren hiperestrogenismoagatik), baina beste hainbat arrazoi direla medio ere ager daiteke (miomak, endometrioko polipoak edo baita trastorno orokorrak ere, hipertentsioa eta koagulopatiak, esaterako). Hileko menstruazio normalean batez beste 40-50 ml odol galtzen baditu emakumeak, menorragiarekin 80 ml edo gehiago galtzera ere irits daiteke.[2] Ahotiko antisorgailuak erabilgarriak dira menorragia gutxitzeko. 1000 emakumetatik 53 jasaten dute.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  3. Kjerulff KH, Erickson BA, Langenberg PW. (1996ko otsaila). «Chronic gynecological conditions reported by US women: findings from the National Health Interview Survey, 1984 to 1992» American Journal of Public Health 86 (2): 195–9.  doi:10.2105/ajph.86.2.195. PMID 8633735..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.