Aldagai independente eta dependenteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menpeko aldagai» orritik birbideratua)

Zientzian, aldagai independente (edo aldagai aske) eta aldagai dependente (edo mendeko aldagai) terminoak maiz erabiltzen dira aldagaien arteko erlazioa zehazteko.

Matematikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikan, y=f(x1, x2, ..., xn) funtzio batean, aldagai independenteak (x1, x2, ..., xn) aldagaiak dira, jatorri-multzo bat osatzen dutenak; aldagai dependentea, berriz, helburu-multzoko y aldagaia da.

Modelizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eredu zientifiko batean, aldagai independentea beste aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia da eta testuingurua zein den, aldagai aske edo aldagai exogeno izenak ere hartzen ditu. Aldagai dependentea beste baten mendean dagoen aldagaia, haren ondorioa edo hark eragiten duena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.