Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Menstruazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Komuneko paperaren zatia, hilekoaren odolez bustia.
Giza hilekoaren odol freskoa, komuneko paperaren zati batean.

Menstruazioa edo hilekoa da karena duten ugaztun emeek hilero baginatik izaten duten odol-jarioa.[1] Obulua obulutegitik kanporatu eta ernaltzen ez denean gertatzen da. Hilekoaren zikloaren azken faseetan, obulazio ostekoetan, gertatzen da odol-jarioa, endometrioa askatzen denean.

Gizaki emeen —emakumeen— kasuan, menstruazio bateko odol-jarioa gutxi gorabehera 40-50 ml artekoa izaten da, eta odolez, endometrio-ehunez eta baginako bestelako jariakinez osatuta dago. Jarioaren iraupena hiru eta zazpi egun artekoa izaten da.[2]

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulutegiak hainbat hormona esteroide sintetizatu eta jariatzen ditu:

Emakumezkoen ziklo sexuala (hilekoaren zikloa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexualki garatutako emakumeen prozesu fisiologiko ziklikoa da menstruazioa. Lehenengo hilerokoa, menarkia deritzona, pubertaroaren hasieran gertatzen da, gutxi gorabehera 12 eta 15 urte bitartean; hala ere, lehenago zein beranduago ere gerta daiteke.[1][3] Menarkia lehenago gertatzen da herrialde garatuetan, garapen bidean dauden herrialdeetan baino.[4] Estatu Batuetan, behintzat, menarkiaren batez besteko adina pixka bat aldatu da 1950. urtetik gaur arte.

Menstruazioa da hilekoaren zikloko fase agerikoena, eta zikloen arteko markatzaile gisa erabiltzen da horren hasiera. Zikloaren batez besteko iraupena 28 egunekoa da; emakumezko gazteetan menstruazio bateko lehen egunetik hurrengo menstruazioko lehen egunera 21-45 eguneko tartea izatea da ohikoena eta, helduetan, aldiz, 21-31 egunekoa.[4][5]

Emakumeak azken ziklotik gertu daudenean, menstruazioak horren erregularra izateari uzten dio eta emakumearen ugalkortasuna murriztu egiten da. Garai horretan, emakumea perimenopausian dagoela esaten da. Emakumeak urtebetez menstruaziorik izan ez duenean, menopausian sartu dela esaten da, eta mendebaldeko herrialdeetan gutxi gorabehera 45 eta 55 urte artean heltzen da fase hori.[6][7]

Haurdunaldian zehar eta erditze ondorengo denbora-tarte batean ez da menstruaziorik gertatzen. Fase horri amenorrea deritzo. Edoskitzea aurrera eramaten den kasuetan, luzeagoa izan ohi da erditze ondorengo amenorrea; antisorgailu edo jaiotza-kontrol naturaltzat hartu izan da.[2]

Hilekoaren zikloa lau etapatan banatzen da: menstruazio-fasea, fase folikularra, obulazio-fasea eta luteo-fasea.

Menstruazioaren alterazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amenorrea: menstruaziorik ez izatea da.
  • Menorragia: odol-jarioaren edota menstruazioaren iraupenaren areagotze anormala da. Menstruazioak 7 egun baino gehiago irauten duenean, edo odol-jarioa 80 ml baino gehiagokoa denean gertatzen da.
  • Menorrea: menstruazioaren sinonimoa da. Hau da, sexualki garatutako emakumeek hilekoaren ziklo normala izatea da.
  • Hipermenorrea: menorragiaren sinonimoa da.
  • Hipomenorrea: jarioaren edota menstruazioaren iraupenaren murrizte anormala da.
  • Oligomenorrea: menstruazio bateko lehen egunetik hurrengo menstruazioko lehen egunera 35 egun baino gehiago igarotzea da.
  • Polihipermenorrea: odol-jarioa areagotzea eta ondoz ondoko bi menstruazio zikloren arteko tartea murriztea da. Menorragia eta hipermenorrearen sinonimoa da.
  • Polimenorrea: bi ziklo desberdinen arteko tartea oso motza izaten da, normalean 21 egun baino gutxiagokoa.

Emakumeen menstruazioaren kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilekoaren odolak arropa kaltetu ez dezan, eta gizarte bizitzako arauak betetzearren, menstruazioa kudeatzeko hainbat jardunbide egiten dituzte emakumeek: hilekoaren odola jasotzeko produktuak jartzea, garbitzea edo garbitzeari uztea, hilekoa duten emakumeak toki berezietan baztertuta geratzea, medikuntzako prozeduren bidez hilekoa galaraztea...

Hilekoaren odola jasotzeko produktu nagusiak konpresak, tanpoiak eta menstruazio kopak dira. Lehenengo biak (konpresa eta tanpoia) erabili eta botatzekoak dira, eta ondorioz kutsadura handia sortzen dute ingurumenean, hileroko bakoitzarekin produktu horietako asko erabili eta bota behar baitira. Azkena (menstruazio kopa), ordea, bost bat urtez erabiltzekoa da, eta kutsadura txikiagoa sortzen du ingurumenean.

Emakumeen hilekoari buruzko ikuspegia, gizartean eta kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menstruazio Higienearen Egunaren ospakizuna, Indian.

Patriarkatuak eragindako estigmatizazioaren ondorioz, gure gizartean, emakumeen hilekoa fenomeno fisiko arrunt gisa ikusi beharrean, gertaera ilun eta tabu bihurtu da. Askotan, nazkari eta ondoezari lotzen zaio, patologitazuta dago.[8][9] Feminismoak gai hori mahai gainean jarri du eta gorputzak dekolonizatzeak daukan iraultza sozial eta politikoa aldarrikatu.[10][11][12] Erika Irustak, hilekoaren pedagogoak, ikertu ditu sexu-genero sistemak duen eragina hilekoarekin daudenen bizipenetan, baita hilekoarekin arazoak daudenean mediku-ikerkuntzak emakumeen gorputzak behar adina ikertu beharra.[13] Miren Guillo antropologoak hilekoaren inguruko bestelako diskurtsoak ikertzen ditu.[14][10][15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Women's gynecologic health (2nd ed. argitaraldia) Jones & Bartlett Learning 2013 ISBN 9780763756376 PMC 612188911 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  2. a b (Gaztelaniaz) Office on Women's Health of the United States Department of Health and Human Services. «La menstruación y el ciclo menstrual». www.womenshealth.gov en español. Kontsulta data: 2016ko abenduaren 8a.
  3. (Ingelesez) Karapanou, Olga; Papadimitriou, Anastasios (2010-09-30) «Determinants of menarche» Reproductive biology and endocrinology: RB&E (8): 115 doi:10.1186/1477-7827-8-115 ISSN 1477-7827 PMID 20920296 PMC PMC2958977 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  4. a b (Ingelesez) American Academy of Pediatrics Committee on Adolescence; American College of Obstetricians and Gynecologists Committee on Adolescent Health Care; Diaz, Angela; Laufer, Marc R.; Breech, Lesley L. (2006-11) «Menstruation in girls and adolescents: using the menstrual cycle as a vital sign» Pediatrics (5): 2245–2250 doi:10.1542/peds.2006-2481 ISSN 1098-4275 PMID 17079600 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  5. (Ingelesez) Menstruation and the menstrual cycle fact sheet | womenshealth.gov 2015-06-26 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  6. (Ingelesez) J., Carlson, Karen (2004) The new Harvard guide to women's health Harvard University Press ISBN 0674012828 PMC 53289610 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  7. (Ingelesez) «Menopause» http://www.nichd.nih.gov/ . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  8. «Hilekoa dut eta zer?» Klitto! . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  9. (Gaztelaniaz) «Erika Irusta: “¿Quién carajo no tiene problemas con la feminidad?”» Pikara Magazine 2018-12 . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  10. a b Guillo, Miren; Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu; Latatu Nuñez, Ainhoa; Alegria Loinaz, Iñaki () «Hilekoaren antropologiara hurbilketa: gorputzaren eta odolaren arau eta politikak» II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea (UEU): 199-205 ISBN 9788484386308 . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  11. «Gorputz kolonizatuak» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  12. «Lucrecia Masson: "Nolatan neurtzen dira gorputzak XIX. mendeko langile frantziar baten pisuaren arabera?"» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  13. «Sentitu jarioa, eta isuri nahieran» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  14. Mariezkurrena, Igone «Erresistentzia hilero-hilero» Gaztezulo . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.
  15. Guillo, Miren (2016) «Espiritualtasun garaikideak hilekoaren irakurketa alternatiboetan: gorputz- eta genero-ideologiak» web-argitalpena.adm.ehu.es (EHU, UEU): 121-138 . Noiz kontsultatua: 2019-03-19.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Menstruazio Aldatu lotura Wikidatan