Mercalli eskala

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Mercalli eskala lurrikarak neurtzeko eskala kuantitatibo bat da. Berau inguruan bizi diren pertsonek jasandako suntsipenetan oinarritzen da. Giuseppe Mercalli geologo italiarrak sortu zuen eta 12 puntutan zatitzen da. Geroago hainbat aldaketa izan ditu zuzenago egiteko:

  • I Instrumentala - Ez da somatzen.
  • II Somatzeko zaila - Pertsona gutxik somatzen dute, batez ere eraikin handietako goiko solairuetan daudenak.
  • III Motela - Etzanda daudenek edo eremu zurrun batean kokatutakoek somatzen dute.
  • IV Igartzeko adinakoa - Etxe barruan kokatutako gehienek somatzen dute, kanpoan daudenek ere.
  • V Nahiko nabarmena - Edonork suma dezake. Lo dagoena esna daiteke.
  • VI Nabarmena - Zuhaitzak eta argiak mugitu egiten dira, alarmak berez pizten dira eta apaletako gauzak eror daitezke.
  • VII Oso nabarmena - Alarma orokorra. Horma eta zapaiako igeltsuan arraildurak sortzen dira.
  • VIII Suntsitzailea - Mugitzen ari diren autoetan igartzen da, tximiniak erortzen dira eta erikin eskasak eror daitezke.
  • IX Hondatzailea - Zenbait etxe erortzen dira, hoditerian apurketa ugari.
  • X Dohakabea - Arraildura nabarmenak lurraren azalean, trenbide suntsituak eta lur-jauziak arruntak dira.
  • XI Oso-dohakabea - Oso etxe gutxik irauten dute zutik, zubiak erortzen dira, zerbitzu guztiak (elektrizitatea, ura, gasa, trenak) moztu egiten dira. Lur-jauzi nabarmenak.
  • XII Katastrofikoa - Suntsipen orokorra. Objektuak hegaz, ibaien ibilguetan eta topografian aldaketa nabarmenak.

Ikusten denez, lehenego 5ak gizakiak berak somatzen duenaren arabera egiten dira, eta hau inkesta bitartez egin ohi da. Besteak eraikinen suntsiduraren arabera neurtzen da.

Esan beharra dago Richter eskalarekin ez dagoela guztiz harremanetan. Gerta daiteke eraikin egokiak dauden leku batean Richter Eskalan 6 duen batek Mercalli eskalan 5 izatea, eta eraikin desegokiak dauden leku batean 7koa izatea.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria - Apraiz Atutxa, Arturo. Udako Euskal Unibertsitatea. 2005.