Mercedes Gaibrois de Ballesteros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercedes Gaibrois de Ballesteros
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercedes Gaibrois y Riaño
JaiotzaParis1891ko irailaren 18a
Herrialdea Kolonbia
 Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1960ko urtarrilaren 25a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Antonio Ballesteros Beretta (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Izengoitia(k)Mercedes Gaibrois de Ballesteros

Mercedes Gaibrois Riaño, ezagunagoa Mercedes Gaibrois de Ballesteros izenaz (Paris, 1891eko irailaren 18aMadril, 1960ko urtarrilaren 25a) Parisen jaiotako espainiar eta kolonbiar nazionalizatutako historialaria, eruditoa eta idazlea izan zen. XIII. eta XIV. mendeetako pertsonaiak aztertzen espezializatua zegoen. Historia del reinado de Sancho IV de Castilla/Gaztelako Antso IV.aren erregetza-historia (1922-1928, 3 liburuki) lanarekin, Albako Dukearen Saria lortu zuen; eta, tradizio akademikoaren arabera, horrela saritutako autoreak bertako kide hautatzen zirenez, 1935eko otsailaren 24an Historia Errege Akademian aulki bat hartu zuen lehen emakumea bihurtu zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercedes Gaibrois Riaño 1891ko irailaren 18an jaio zen Parisen, Frantzian, Kolonbiako goi-mailako familia batean. José Trinidad Gaibrois diplomatikoaren alaba bakarra zen. Aita Kolonbiako enbaxadorea zen Parisen eta Madrilen, geografia historikoaren zalea, eta Colombia Ilustrada (1889-1892) aldizkariaren sortzailea; ama,ostera, Soledad Riaño Ruiz, Bogotako antzinako kreole-familia batekoa.[2] Aitona Bogotako Ospitaleko zuzendari suitzarra izan zen, eta bere birraitona ingelesa. Belaunaldiz belaunaldi, gainerako arbasoak Kolonbian jaio eta bizi izan ziren.[2]

Lehen urteak Parisen eta Bogotan banatu zituen, eta azken horretan egin zituen lehen ikasketak. Autodidakta izan zen eta bere etxean irakasle partikularrekin eskolak jaso zituen, besteak beste, Soledad Acosta de Samper[1] eta Herminia Gómez Jaime de Abadía historialari kolonbiarrarekin.

Bere lehen interesa pintura izan zen eta Arte Ederretako Kolonbiako Eskolan egindako lanengatik saritu zuten.[2]

Aita 1908an hil zenean, hamazazpi urte zituela, amarekin ikasketa-bidaia luzeak egin zituen Europan zehar.[1][2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan egotea funtsezkoa izan zen Historia aztertzeko. 1910ean, Antonio Ballesteros Beretta (1880-1949) historialari hispaniar-italiarrarekin (Berettako kondea) ezkondu zen. Orduan, Sevillako Unibertsitateko katedraduna zen. Biak XIII. eta XIV. mendeetako Espainiako historiaren azterketan espezializatu ziren, ikerketak partekatu zituzten eta historialari-eskola bat sortu zuten. Bi seme-alaba izan zituzten: Manuel Ballesteros Gaibrois (1911-2002) historialaria, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Amerikako Historiako katedraduna, eta Mercedes Ballesteros Gaibrois (1913-1995) kazetari eta idazlea.

Lehen akademikoa Historiako Errege Akademian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia Errege Akademiaren egoitza, non Mercedes akademikoa izan baitzen.

Gaztelako Historia del reinado de Sancho IV de Castilla/Antso IV.aren erregealdiaren Historia (1922-1928) lanarekin (3 liburukitan argitaratua), Albako Duque Saria lortu zuen, Historiako Errege Akademiak emana, eta, tradizio akademikoaren arabera, horrela saritutako autoreak bertako kide hautatzen zirenez, lehen emakume akademikoa bihurtu zen. 1932ko abenduaren 13an, Ramón Menéndez Pidalek, Elías Tormok eta Rafael Altamirak 9. medalla betetzeko proposamena egin zuten. Manuel Serrano Sanz hil egin zen. Historiako Errege Akademian 1935eko otsailaren 24an sartu zen, Un episodio de la vida de María de Molina/ María Molinakoaren bizitzako atal bat hitzaldia irakurri zuela.

Bartzelonako Letren Akademiako eta Parisko Amerikanisten Elkarteko kidea ere izan zen. 1933an Kolonbiak Bogotako Ordenarekin kondekoratu zuen. Emakume batek lehen aldiz hartu zuenean, estatutuak aldatu behar izan ziren eta Legebiltzarrak erabaki berezia hartu zuen.

1949ko abenduaren 9an, senarra hil ondoren, Historiako Errege Akademiako behin-betiko liburuzain petoa izan zen.

1950ean Parisko Zientzia Historikoen Nazioarteko Batzordeko lehendakaria izan zen, abuztuaren 28tik irailaren 3ra.

1955ean, Historiako Errege Akademiaren ordezkaria izan zen Zientzia Historikoen Nazioarteko X. Biltzarrean.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

68 urterekin hil zen, 1960ko urtarrilaren 25ean, Madrilen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia del reinado de Sancho IV.a de Castilla (Gaztelako Antso IV.aren erregealdiaren historia) lana argitaratzeak, Real Academia de la Historia delakoak emandako Duque de Alba saria jaso zuenak, mugarri bat izan zuen Espainiako ikerketa historikoan. Erdi Aroko Espainiaren historia argitzen lagundu zuen lan itzela izan zen. Horretarako, 134 artxibo bisitatu zituen Espainiako 90 hiritan. Aragoiko Koroaren Artxiboan 15.000 dokumentu kontsultatu zituen[2]

Tarifa y la política de Sancho IV el Bravo/ Tarifa eta Antso IV. ausartaren politika liburuan Tarifaren defentsan erabakigarriak izan ziren Juan Mathé de Luna eta Fernán Pérez Maimón Gaztelako almiranteak berreskuratu zituen.

Haren lanak Guzmán el Buenoren nortasun historikoari balioa ematen lagundu zuen, baita argitaratu zuen María de Molina 1936 eta 1967) lanak ere.[2]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tarifa y la política de Sancho IV el Bravo (1919)
  • Historia del reinado de Sancho IV de Castilla (1922-1928, 3 volúmenes)
  • Roma después de la muerte de Bonifacio VIII, en colaboración con H. Finke.
  • María de Molina (1936) y María de Molina, tres veces reina (2ª edición, 1967)
  • Breve historia de España (1940)
  • Ensayos históricos (1941)
  • Isabel la Católica
  • Guzmán el Bueno y Juan Mathé de Luna en la defensa de Tarifa
  • Una monja y un rey
  • Los testamentos inéditos de don Juan Manuel
  • La reina doña Mencía
  • Anakaona
  • Las cuatro esposas de Felipe el Prudente
  • Dos infantas de Aragón
  • El último soldado de Bolívar
  • Fiestas de Madrid en la coronación de San Isidro
  • Presencia de la mujer en la conquista de América
  • Vida y obra de Fray Bernardino de Sahagún

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Segura Graíño (1998) p. 44
  2. a b c d e f Segura González, Wenceslao. (2002). «Breve biografía de Mercedes Gaibrois y Riaño de Ballesteros» Aljaranda: revista de estudios tarifeños.
  3. «Directorio de bibliotecas españolas» directoriobibliotecas.mcu.es.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa: Manuel Serrano y Sanz Real Academia de la Historia. 9. Medalla
19321960
Hurrengoa:
Ramón de Abadal y de Vinyals