Mercedes López Cotarelo
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Mercedes López Cotarelo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1914ko urriaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1936ko abuztuaren 11 (21 urte) |
Heriotza modua | fusilamendua |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea |
Kidetza | komunista |
Mercedes López Cotarelo (Irun, Gipuzkoa, 1914ko urriaren 30a - Lesaka, Nafarroa Garaia, 1936ko abuztuaren 11) 22 urte zituen Espainiako 36ko Gerran fusilatu zutenean.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mercedesen ama Jacinta Cotarelo Mayor, 1920an 34 urte zituen eta 3 zeramatzen Irunen, Zamorako Bermillo de Sayago herrikoa zen jatorriz, Aita Remigio López Alejos, 1920an 30 urte zituen, emazteak bezala 3 urte zeramatzen Irunen, Palentziako Cerrato herrikoa, ikazkina ogibidez.[2]
Irungo Jesus kaleko 7.ean bizi zen Mercedes, osaba eta lehengusuekin. Osabak kontuz ibiltzeko esaten zion, baina ez zion mugarik jartzen. Amak Nafarroan pasa zuen altxamentua, Olazagutian. Bertan amona hil zen. Faxistek bazekiten amaren kokalekua eta honen bilaketa martxan egon arren, koinatu Falangista batek Irunera ekarri zuen. Familiako paper eta argazkiak sutan erreak topatu zituen Lopezen amak. Honen ondorioz ez dago Mercedesen argazkirik.
Erreketeek ezusteko eraso baten ostean. “Flores de la Republica” liburuaren arabera, “oso ausarta eta segura zen, asaldatzailea; bere energia eta baldintzengatik. Emakumeen arteko lan komunistaren arduraduna zen”. Juventudes Socialistas Unidaseko kidea zen, Pikoketako defentsaren gehiengoa bezala.[3]
Fusilatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko abuztuaren 11n fusilatu zuten Lesakan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ Mertxe López. Biografia komunistak. .
- ↑ kepaordokimhb@gmail.com. (2020-03-23). «Mercedes López Cotarelo» Izan zirenak (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ «Mercedes López Cotarelo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).