Ardagai erraldoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meripilus giganteus» orritik birbideratua)
Ardagai erraldoia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeripilaceae
GeneroaMeripilus
Espeziea Meripilus giganteus
P.Karst., 1882
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel okertua
 
himenioa dekurrentea da
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ardagai erraldoia (Meripilus giganteus) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, haritsua delako eta akre usain desatsegina duelako. Esteetako arazoak eragin ditzake. Pena da, onddo honek metro bat luze eta 9 kilo har ditzakeelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 20-50 cm-koak dira, eta, oinarrian soldatuak bezala daude, teilatu bateko teilak bezala gainjarriak zati batean, elastikoak, ertza irregularki gingilduna eta bihurgunetsua, tolestura sakonekin, arre gorrixka, gris-okrea edo arre-gaztaina kolorekoa, baina krema kolorekoa ertzean; gainazal belusduna du, pikortsua ertzean; erabat zimurtsuak erradialki, askotan zerrenda zentrokideen bidez zonatua, kolore pixka bat gehiagorekin. 40 kilotik gorako perretxikoak aurkitu dira.

Tutuak: Berandu sortzen dira, perretxiko nahiko garatuek ere azalera emankorra erabat leuna baitute. Zuriak, gero horiak.

Poroak: Txikiak, krema kolorekoak, okre zurbilak hasieran eta gero krema ilunera pasatzen dira, ukitzean edo lehortzean belztu egiten dira.

Hanka: Ez du oinik, kapelen oinarriak elkarren artean soldatzen dira, masa irregular bat eratzeko.

Haragia: Haritsua, larrukara samarra, zuria, gorrixka airearekin kontaktuan, eta azkenean belztu egiten da. Airean lehortzen utziz gero, perretxiko guztia belzten da zahartzean. Usain bizia, nahiko atsegina eta zapore garratzekoa.[2]

Etimologia: Meripilus terminoa grekotik dator, parte esan nahi duen "meris" hitzetik, parteen errepikapenetik eta kapela esan nahi duen "pilos hat"- etik. Giganteus epitetoa berriz latinetik dator, erraldoi esan nahi duen "giganteus" hitzetik. Bere neurriengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, gogorra eta larrukara delako. Arazo gastrointestinalak ere eragin ditzake.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grifola frondosa delakoarekin, honen kapelak ugariagoak eta txikiagoak dira, zimurtsuak, pruinadunak eta gris-gamuza kolorekoak. Bondarzewia montana delakoarekin, trinkotasun eta forma berekoa, ez da belzten eta izeietan bakarrik ateratzen da. Dendropolyporus umbellatus espeziarekin, honek loreak bezala kapela zirkularrak ditu.[4]

Ardagai erraldoia goitik ikusita

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, pagoen eta haritzen motzondoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardagai erraldoia azpitik ikusita

Europa.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 638 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 479 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 551 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]