Merituaren Ordena (Erresuma Batua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merituaren Ordena
Irudia
Jatorrizko izena(en) Order of Merit
LeloaFor Merit
Motaordena
Indarraldi1902ko ekaina - 
FundatzaileaEduardo VII.a Erresuma Batukoa
Cross of Valour (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Osatuta

Merituaren Ordena Erresuma Batuko eta Commonwealtheko britainiar erregeak emandako saria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo VII.a erregeak 1902an sortu zuen (Orden Pour le Mérite prusiar ordena imitatzen du) armada, zientzia, artea edo literatura eremuko aparteko zerbitzuak saritzeko. Oso gutxitan militarrei emandakoak zibilei emandakoetatik bereizten dira, bi ezpata zeharkatuta zituztelako erdiko dominaren atzean. Subiranoaren berezko eskumena da kondekorazioa ematea eta ez da beharrezkoa gobernua kontsultatzea. Jasotzen dutenei ospe handia ematen dien aintzatespena da: titulurik ez duen ohorea da, baina ohiko kondekorazioek baino balio handiagoa du.

Ordena subiranoak eta hogeita lau kidek osatzen dute, baina atzerritarrak "ohorezko kide" gisa ere sar daitezke. Sortu zenetik, emakumeei irekita egon zen ordena, eta Florence Nightingalek lehenengo saria jaso zuen 1907an. Ordenak ez du nobleziarik edo bestelako estatusarik ematen kideei, baina horiek eskubidea dute izenaren jarraian OM letrak idazteko. Intsignia gurutze gorri bat da, goiko aldean koroa bat duena. Dominaren zerrenda gorria eta urdina da.

Ordena jaso duten atzerritar gutxi daude. Horien artean, Albert Schweitzer doktorea, Eisenhower jenerala, Ama Teresa eta Nelson Mandela.

Ordenaren titular britainiarrak izan dira: Florence Nightingale eta Joseph Lister (medikuntza); Alma-Tadema, Holman Hunt, Augustus John eta Graham Sutherland artistak; Henry Moore eskultorea; Sir Edward Elgar, Ralph Vaughan Williams eta Benjamin Britten konpositoreak; Thomas Hardy, James Barrie, T. S. Eliot, E. M. Forster, Graham Greene eta Ted Hughes idazleak; Sir Winston Churchill eta Clement Attlee lehen ministro ohiak; Baden-Powell jenerala (Scout Mugimenduko fundatzailea); Douglas Haig eta Kitchener landa-mariskalak, John Jellicoe, David Beatty eta Luis Mountbatten Birmaniako kondea almiranteak; Sir Geoffrey de Havilland hegazkin-diseinatzailea; eta Basil Hume kardinala.

Gaur egungo kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]