Merkatariaren perla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkatariaren perla
Jatorria
Sortzailea(k)Alfredo Valenzuela Puelma (en) Itzuli
Sorrera-urtea1884
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak215 (altuera) × 138 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaChilean National Museum of Fine Arts (en) Itzuli

Merkatariaren perla Alfredo Valenzuela Puelma (1859-1909) pintore txiletarrak egindakorik garrantzitsuenetako bat da. 1884an egina Txileko Arte Ederren Museoan gordetzen da. Valenzuela aintzindaria izan zen Txilen biluzi artistikoa lantzen. Neurriak: altuera 215 zm - zabalera 138 zm - sakonera 17 zm.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan, emakume bat ageri da, biluzik eta eserita, aurpegia besoekin estaltzen duela. Bitartean, janzkera arabiarra duen gizon batek estaltzen duen belo gardena altxatzen du, eta, aldi berean, emakumea publikoari eskaintzen diola dirudi. Eszenaren exotismoak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako joera orientalistaren eragin posible batera garamatza. Nabarmentzekoa da kolorearen eta argiaren tratamendua pintura osoan, eta, bereziki, emakumearen gorputzean, non margolariak, gorriak, berdeak, zuriak, horiak eta marroiak erabiliz, azalaren testura eta materialtasuna irudikatzen baitu.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valenzuela Puelmak kritika ugari jaso zituen olio honengatik, ez koadroaren kalitateagatik, baizik eta bere gaiarengatik. Gogoratu beharra dago biluztearen gaia pintoreak inauguratu zuela bertan, eta, beraz, Txileko gizarteko sektore kontserbadoreen aurrean jorratu zuen lehena izan zela. Pintorea minduta sentitu zen bere oihalak jasan zituen erasoengatik. Une horretatik aurrera, Txileko ingurunea gero eta gogorragoa izan zen berarekin. Europan bakarrik aitortu zitzaion balio artistikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]