Miguel de Unamuno BHI

Koordenatuak: 43°15′39″N 2°55′58″W / 43.2608°N 2.932758°W / 43.2608; -2.932758
Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkataritza Eskola (Bilbo)» orritik birbideratua)
Miguel de Unamuno BHI
Merkataritza Eskola
Miguel de Unamuno institutuaren eraikina eta Minerva erromatar jainkosaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′39″N 2°55′58″W / 43.2608°N 2.932758°W / 43.2608; -2.932758
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1926
Arkitektura
ArkitektoaRicardo Bastida
Diego Basterra

Miguel de Unamuno Batxilergo Heziketako Institutua eta Merkataritza Eskola Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen bigarren mailako heziketako institutu eta ikastetxe bat da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfonso XIII, institutuko paraninfoan

Izena Miguel Unamuno bilbotar filosofo eta idazlearen omenez darama. Izen hori izan baino lehenago Alfontso XIII.a izena izan zuen.[1]

Bilbon, oraindik ere jende askok Martin Bertendona BHI eta Miguel Unamuno BHI izena duten eta etxadi berean dauden institutuei Institutu Zentrala deitzen die.[2]

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abando auzoaren hegoaldean dago, Poza Lizentziatuaren kalearen 1. zenbakian, eta Elkano kalea eta Bertendona kalearen izkinan, Urkixo Zumarkaletik hurbil, bai eta Gardoki kalearen 11. zenbakiko eraikina, Bizkaiko Foru Liburutegia, Guridi eraikina eta Mutua Universal eraikinaren parean ere.

Martín de Bertendona BHI eta EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolarekin batera etxe-bloke berberean dago. Martín de Bertendona BHIk eta Unamuno BHIk bi eraikinen artean dagoen etxartea, jolastokia, partekatzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1847an “Instituto Vizcaino de Primera Enseñanza” jatorri-izenaz Bilboko Uri Zaharrean sortu zen eta handik hona Bilboko institutu historikoa izan da, bertan bilbotar eta bizkaitar asko eskolaratu direlarik. Beste institutu batzuk sortu ondoren ere hasieran eta luzaroan gaztelaniaz “El Insti” zena “El Central” bihurtu zen, berez Bilboko Institutua.

Azkue

1888an historian lehendabiziko euskara katedra institutu honetarako sortu zen. Ikasle ohia, geroago Euskaltzaindiaren fundatzaile eta lehendakaria izango zen Resurreccion Maria Azkue lehen katedraduna izan zen. Azkuerekin batera, lehen euskara katedra lortzeko Sabin Arana, geroago politikan ospetsu egingo zena, eta Miguel de Unamuno lehian parte hartu zuten. Azkuek 11 boto eta Unamunok 3 boto eskuratu eta Azkuek eraman zuen katedra.[3]

Joseba Altuna

1920an Joseba Altuna deitu zuten Euskara Katedra hiri betetzera. Gerraren ondoren, Katedran bere postutik garbitu zuten Altuna, eta gerraostean aseguruen salmentatik bizi izan zen, nahiz eta euskara-klaseekin jarraitu zuen bere etxe partikularrean, Erribera kalean.[4]

Egun institutuak betetzen duen gunean XIX. mendean parke batek inguraturiko Zumeltzu jauregia zegoen. Zumeltzuko Josefina Ibarretarena. Bertan, 1926an Ricardo Bastida eta Diego Basterra arkitektoek gaur egungo eraikina proiektatu eta eraiki zuten. 1927ko urriaren 1ean inauguratu zuten.[1] 1960an Jesus Basterretxea arkitektoak zaharberritu zuen.

Moisés Huerta eskulturagilearena da Bertendona kalearekin izkina egiten duen Minerva jainkosaren estatua.(1925)[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «BilbaoIzan, POZA, LICENCIADO KALEA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  2. «Aurkezpena eta historia - 2014-2020, IES·Martín De Bertendona·BHI | Bertendona kalea, 5. 48008-BILBAO» martindebertendona.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  3. Hizkuntza Politikarako Sailordetza, 3/20 or..
  4. «Bilbaopedia - Joseba Altuna» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  5. (Gaztelaniaz) Sáenz de Gorbea, Xabier. (2004). [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/23/23091138.pdf «Escultura y escultores vascos (1875-1939)»] (pdf) Ondare, 23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo