Merkataritza elektroniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
По-запросу.jpg

Merkataritza elektronikoa, e-commerce edo eCommerce ondasunak eta zerbitzuak sistema telematikoak baliatuz egiten den salerosketan datza.

Merkataritza elektronikoan transakzio komertzialak kontsumitzailea eta saltzailea kontaktu fisikorik gabe gertatzen dira, eskaerak eta ordainketak Internet bitartez eginez. Horrela, trukaketa hauek errazago, azkarrago, eraginkorrago eta baita merkeago ere izaten dira. Abantaila hauengatik, merkataritza elektronikoak izan duen hedakuntza dela eta, negozio eredu tradizionalak (dendak eta abar) aldaketak jasan ditu.

eCommerce motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negozio eta industria ezberdinei aplika ahal zaizkien eCommerce-ren mailak honako hauek dira:

  • B2B: Business-to-Business: Enpresa ezberdinen arteko merkataritza elektronikoari deitzen zaio. Socio eta negozioen arteko integrazioa osatzen du.
  • B2C: Business-to-Consumer: Enpresa bat eta kontsumitzailearen arteko merkataritza da. Azkeneko ondasun, hau da, kontsumitzaileek erositako ondasunen salmenta da.
  • C2C: Consumer-to-Consumer: Kontsumitzaileen arteko merkataritzari deritzo. Subastak egiteko lekuak adibide argiak dira eta honetako merkatza elektronikoari dagokionean.
  • C2B: Consumer-to-Business: Normalean, enpresaren batekin negoziatzeko asmoarekin eta indar handiagoa edukitzeko kontsumitzaileak biltzen direnean ematen da mota honetako merkataritza.
  • G2B/C/A: Government-to-Citizen: Administrazio publikoen arteko, administrazio publiko eta herritarren arteko edota administrazio publiko eta enpresen arteko erlazioari deritzo.
  • G2B Government-to-Business: Gobernu erakunde eta enpresen arteko merkataritza da. Administrazio disposizioen argitalpena, zergen elkartruke elektronikoa, tasen ordainketa, etab.
  • G2G Government-to-Government: Gobernu erakundeen arteko transakzioei deitzen zaie. Informazioaren eskualdatzea, fondoak, etab esate baterako.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merkataritza elektroniko Aldatu lotura Wikidatan