Konkurrentzia inperfektu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkatu inperfektu» orritik birbideratua)

Ekonomian, konkurrentzia inperfektua edo lehia inperfektua konkurrentzia perfektuarekin kontrajartzen den merkatu egoera da, non eragile bakoitzak merkatuko prezioak eta kopuruak finka ditzakeen hartutako erabakien bitartez, konkurrentzia perfektuan ez bezala. Konkurrentzia inperfektuan biltzen dira monopolioa, monopsonioa, oligopolioa eta konkurrentzia monopolistikoa.

Lehia inperfektuko egoeran, merkatu horretan dauden enpresek, aginte nahikoa edukitzera iritsi daitezke beraien merkatuko prezioetan eragina izanik. Merkatuan aginte edo botere hori edukitzeak kontsumitzaileengan ondorio negatiboak eduki ditzake.

Hala ere, merkatu honetan lehiatzen diren enpresek ez dute kontsumitzailearengan ongizate galera bat sortzen. Kasu batzuetan, lehia inperfektua gertatzen da produktoreek prezioak jartzeko duten boterearen ondorioz, hau da, oligopolio eta monopolioetan gertatzen den moduan. Baina, beste kasu batzuetan, eskariak duen boterearen ondorioz ezartzen dira prezioak, kasu hau oligopolio eta monopolioetan gertatzen da. Lehia monopolista ere agertzen da, hau da, beraien fabrikazioan bereizten dira eta prezioak ere nahiko ezberdinak izaten dira. Hau produktuen homogeneotasunaren aurka doa. Publizitatea ere lehia inperfektuaren iturria da, produktore ezberdinen homogeneotasuna distortsionatzen eta prestigioa aldatzen duelako; kontsumitzaileek produktuengan duten ezagutza-mailaren ondorioz produktore onurak ateratzen dizkio.

Egoera desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia inperfektuan egoera ezberdin asko agertzen dira, baina garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Merkatu-kuotaren kontzentrazioa: ekoizle edo kontsumitzaile gutxi dauden merkatu batzuetan gertatzen da. Produktoreak gai badira merkatu-kuota garrantzitsua edukitzeko, epe laburrean prezioak desberdinak ezartzeko aukera izango du, merkatuan duen abantaila galdu gabe.
  • Produktu bereiztua: kontsumitzaileek, ekoizle edo produktore desberdinek ekoitzitako produktuak bereziki desberdinak direla kontuan hartzen dituzte. Orduan, nahiz eta hainbat ekoizle desberdin egon merkatuan, gerta daiteke produktuaren bertsio jakin bat, ekoizle gutxi batzuek ekoiztearen sentsazioa izatea.
  • Sarrera-hesiak egotea: lehiakide eta kontsumitzaile berriak merkatura sartzea eragozten dituzten zailtasunak eta sarrera-hesiak. Horrela, merkatuan dauden ekoizle edo produktoreak eta kontsumitzaileak sarrera-hesiak egotea aprobetxatu dezakete etekinak lortzeko.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, aipatu behar da lehia inperfektua ez dela egoera desiragarri bat, gobernuak merkatuan lehia egoteko politika desberdinak ezartzen dituelako, eta horrela, merkatuko lehian jokaera ez leialak ezarriko dituzte, kontsumitzaileengan eraginik ez izateko. Beste alde batetik, lehia inperfektuko egoera batzuk eraginkorrak dira, nahiz eta enpresa publikoak izan. Egoera batzuetan gerta daiteke merkatuko eskala ekonomikoa enpresa bakar batek aprobetxatu dezakeela, lehiakideek baino eraginkortasun handiagoarekin ekoizten dutelako (lehiakide asko edo gehiago daudelako gutxiago ekoizteak esan nahi du eskala-ekonomia ez dela aprobetxatzen). Egoera honi monopolio naturala deitzen zaio. Monopolio naturala egoera bikaina da eta normalean jabetza estatuarena da. Monopolista arruntak ekoizpena murriztera eta prezioak handitzeko joera dauka, honek mesede egiten die ekoizleei, baina eraginkortasun globala murrizten du eta kontsumitzaileei eragin kaltegarriak eragiten dizkio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]