Mersin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mersin
Mersin
hiria
Mersin Yenişehir shore.JPG
Administrazioa
Herrialdea  Turkia
Probintzia Mersin probintzia
Izen ofiziala Mersin
Jatorrizko izena Mersin
Geografia
Koordenatuak 36° 48′ N, 34° 37′ E / 36.8°N,34.62°E / 36.8; 34.62Koordenatuak: 36° 48′ N, 34° 37′ E / 36.8°N,34.62°E / 36.8; 34.62
Altuera 10
Demografia
Biztanleria 1.814.468 (2018)
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Latakia, Oberhausen, Kushimoto (en) Itzuli eta West Palm Beach (Florida)
http://www.mersin.gov.tr

Mersin Turkiako hegoaldeko kostaldean dagoen hiria da, herrialde osoko hamargarren populatuena dena. 2014an 915.703 biztanle zituen.

Mediterraneoko portu garrantzitsuenen artean dago halaber, Turkiako handiena izanik.

Banaketa administratiboa eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak Biztanleak 2011an Biztanleak 2013an
Akdeniz 274.684 279.383
Mezitli 133.378 158.482
Toroslar 252.706 277.658
Yenişehir 198.912 224.995

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Kayseri)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.2 26.5 29.8 34.7 35.8 38.2 37.3 39.8 38.5 36.4 31 27 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.7 15.5 18.2 21.6 24.8 28.1 30.7 31.5 30 26.7 21.4 16.5 23.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.3 6.8 9.2 13 16.8 20.8 23.9 24.2 20.9 16.3 11.4 7.8 14.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.3 -6.6 -2.2 0.6 7 5.3 16.1 15 11 2.7 -0.8 -3 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 112.9 78.7 56.4 35.2 23.6 8.9 7.6 4.7 8.5 38.3 78.6 135.7 589.1
Euri egunak (≥ 1 mm) 10.1 9.2 7.6 6.8 5.2 2.2 0.9 0.8 1.7 5 6.8 10.6 66.9
Eguzki orduak 173.6 159.6 210.8 228 272.8 303 316.2 310 282 241.8 177 151.9 2826.7
Iturria: Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezian, hiriak Zephyrion izena hartzen zuen, eta garai hartako idazle ugarik aipatu zuten. Portu naturalaz gain, kokapen estrategikoa zeukan Anatoliako hegoaldearen merkataritza bideetan. Molibdenoa zen material nagusia, ondoan zeuden Coreyra-ko meategietatik ateratakoa.

Erromatar Inperioan, Ziliziako probintziaren barruan zegoen, Tarso hiriburua zeukana eta Mersin portu nagusia. Hiriaren izena latinizatu zuten, Zephyrium bihurtuta, eta ondoren Hadrianopolis, Hadriano enperadoreagatik. Theodosio I.a hil ondoren, 395. urtean, Mersin sartu zen Bizantziar Inperioan.

Bestela, 4 apezpiku garrantzitsu eduki zituen Zephyrium-ek: Aerius 381ean, Zenobius (429441), Hypatius 451ean eta Petrus 692an. VII. mendearen hasieran, arabiarrek Ziliziako zonaldea konkistatu zuten. Gero egiptoarrak etorri ziren, bizantziarrak 965. urtea eta XII. mendea artean, armeniarren Ziliziako Erresuma, mamelukoak eta, azkenean, otomandarrak 1473an, ofizialki Selim I.ak hartua 1517an.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren garaian, kotoi esportatzaile handia izan zen, 1866an trenbidea iritsita porturaino. 1909an, kaian 645 lurrunontzi zenbatzen ziren, eta 800.000 tna inguru garraiatzen zituzten. Ikatza, ordea, gehien inportatzen zuten lehengaia zen. "Messageries Maritimes" konpainia handiena zen garai hartan.

1918an, frantziarrek eta ingelesek Mersin okupatu zuten, Sèvresko Ituna zela eta. 2 urte geroago turkiar armadak berreskuratu zuen. 1933an Mersin eta İçel probintziek bat egin zuten.

2013an hiria izan zen Mediterranear Jokoetako antolatzailea.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]