Meshell Ndegeocello
| Meshell Ndegeocello | |
|---|---|
(2007) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Michelle Lynn Johnson |
| Jaiotza | Mendebaldeko Berlin eta Berlin, 1968ko abuztuaren 29a (57 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Oxon Hill High School (en) Duke Ellington School of the Arts (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | jazz guitarist (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Izengoitia(k) | Meshell Ndegeocello eta Me'Shell Ndegéocello |
| Genero artistikoa | go-go (en) soula hip hop musika jazza |
| Ahots mota | kontraltoa |
| Musika instrumentua | gitarra baxua ahotsa bass (en) musika teklatua |
| Diskoetxea | Maverick Records EmArcy Naïve Records Blue Note |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | islama |
| meshell.com | |
Meshell Ndegeocello edo Me'Shell NdegéOcello idatzia, sortzez Michelle Lynn Johnson (Berlin, Alemania, 1968ko abuztuaren 29a) Alemanian jaiotako estatubatuar abeslari, rapzale, baxu-jotzaile eta konpositorea da. Bere musikak eragin asko ditu, funka, soula, hip hopa, reggaea, R&B, rocka eta jazza barne, eta medioek oso harrera ona egin diote, Grammy sarietarako hamar izendapen lortuz.[1][2] Neo soul mugimenduaren bultzatzaileetako bat ere bada.[3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berlinen jaioa, non bere aita, militarra, lanean zegoen, Washington Hirian hazi zen. Bertan, Duke Ellington School of the Arts-en eta Oxon Hill High School-en ikasi zuen. Bere lehen konpainiaren, Maverick Recordsen, lehen prentsa oharretan, 1969ko jaiotze data agertzen da.
17 urterekin hartu zuen bere ezizena, suajili hizkuntzan "txoria bezain askea" esan nahi duena. Batzuetan, bere izena Me'Shell NdegéOcello bezala transkribatuta agertzen da, ohiko forma Meshell Ndegeocello den arren.[4]
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ndegeocello 1980ko hamarkadaren bukaeran hasi zen, herriko zirkuituan, "Little Bennie and the Masters" edo Rare Essence bezalako taldeekin. Living Colour taldean baxu-jotzaile postua lortzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, 1992an Muzz Skillings taldea utzi ostean. Hala ere, Maverick Records diskoetxearekin fitxatu zuen, eta Plantation Lullabies bere lehen diskoa kaleratu zuen bertan.
Bere arrakasta handiena John Mellencamp-ekin dueto bat izan zen, Van Morrisonen "Wild Night" abestiaren bertsio bat, Billboard Hot 100-ean #3. postua lortu zuena. Billboardeko zerrendetan bere beste gai bakarra "If That's Your Boyfriend (He Wasn't Last Night)" izan zen, 1994an #73 zenbakia lortu zuena. 1994an, Nedegeocello Herbie Hancock-ekin batera jardun zuen "Nocturnal Sunshine," Red Hot Organization erakundearen Stolen Moments: Red Hot + Cool disko bilduman.
Dance zerrendetan 1. postua lortu zuen, 1996 urtean, Bill Withersen "Who Is He (and What Is He To You?)" kantuaren bertsio batekin eta Dance Top 20an "Earth", "Leviticus: Faggot", "Stay" eta "If That's Your Boyfriend... Last Night" kantuak jartzea ere lortu zuen. Bedtime Stories diskoko "I'd Rather be Your Lover" abestian jo zuen baxua Ndegeocellok, Madonnarentzat. Bere musika soinu-banda ugaritan agertzen da, hala nola, How Stella Got Her Groove Back, Lost & Delirious, Batman & Robin, Love Jones, Love & Basketball, Talk To Me, Tyler Perry's Daddy's Little Girls, The Best Man, Higher Learning, Down in the Delta, The Hurricane, eta Soul Men.
Basement Jaxx, Indigo Girls, eta The Blind Boys of Alabama taldeen diskoetan ere agertzen da. The Rolling Stonesen 1997 urteko diskoan, Bridges to Babylon, baxua jotzen du "Saint Of Me" kantuan. Alanis Morissetteren 2002 urteko diskoan, Under Rug Swept, baxua jotzen du hainbat abestitan, Zap Mama taldearen ReCreation (2009) diskoan bezala. Standing in the Shadows of Motown dokumentalean ere parte hartu zuen, The Miraclesen "You've Really Got a Hold on Me" eta The Temptations-en "Cloud Nine" abestuz. 1990 urteko hamarkadaren amaieran, Lilith Fair-ekin bira egin zuen. 2003an, "Two Doors Down" kantuaren remake bat grabatu zuen, Just Because I'm A Woman: The Songs of Dolly Parton omenezko diskoan.
Ndegeocello 2015 urtean Independent Music Awards sarietako epaimahaikidea izan zen, artista independenteen ibilbideak saritzen zituena.[5]
2016 urtean, gai nagusia, "Nova", Oprah Winfreyk ekoitzitako Queen Sugar programarako eman zuen. Ibeyi frantziar-kubatar bikotearekin ere lan egin zuen "Transmission/Michaelion" abestian, Ash albumerako, Frida Kahloren poema bat errezitatuz .
2016 urteko abenduan, Ndegeocelloren Can I Get a Witness? lanaren mundu mailako estreinaldia izan zen. James Baldwinen Ebanjelioa, artelan berri bat eta antzerki musika, Harlemen, New Yorken, egin zen.
2021 urteko ekainean, The Beatles Channel Sirius XM Radio-n A Shot of Rhythm and Blues: Exploring The Beatles and Black Music transmititzen hasi zen, Ndegeocellok aurkeztutako lau zatiko telesaila. The Beatles rock talde ingelesaren eta talde hura inspiratu zuten musikari beltzen arteko harremana aztertu zuen telesailak.
Ndegeocello Blue Note Records diskoetxearekin bat egin zuen bere estudioko hamahirugarren diskoa, The Omnichord Real Book (2023), kaleratu zuenean. Izenburuak funk, soul, gospel eta aitaren eragina zuten beste kantu batzuen partitura multzo bati egin zion erreferentzia, jazz errepertorioko benetako liburu bateko estandarren bilduma izan balitz bezala.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993: Plantation Lullabies (Maverick Records)
- 1996: Peace Beyond Passion (Maverick Records)
- 1999: Bitter (Maverick)
- 2002: Cookie: The Anthropological Mixtape (Maverick Records)
- 2003: Comfort Woman (Maverick Records)
- 2005: The Spirit Music Jamia: Dance of the Infidel (Shanachie Records)
- 2007: The World Has Made Me the Man of My Dreams (EmArcy Records)
- 2009: Devil's Halo (Downtown Records)
- 2011: Weather (Naïve Records)
- 2012: Pour Une Ame Souveraine: A Dedication To Nina Simone (Naive Records)
- 2014: Comet, come tomem (Naive Records)
- 2018: Ventriloquism (Naive Records)
- 2023: The Omnichord Real Book (Blue Note Records)
- 2006: The Article 3 (EmArcy)
- 2024: Love (Blue Note Records)
- 1993: If That's Your Boyfriend (He Wasn't Last Night) (Maverick)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lecaro, Lena. (24 de octubre de 2002). «Head, heart and soul» Los Angeles Times: E–12..
- ↑ «Meshell Ndegeocello to Perform at 'You Rock My Soul' GMHC Benefit Concert at Carnegie Hall on November 11th» NY Rock 14 de agosto de 2002.
- ↑ (Ingelesez) «Me'Shell NdegéOcello» Discogs (kontsulta data: 2025-05-22).
- ↑ Página oficial de Meshell. .
- ↑ Past Judges. Independent Music Awards.