Meskhet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meskhetiarren lurraldeak Georgian 1926. urtearen inguruan

Meskhetak edo meskhetiarrak, meskhet turkiar izenez ere ezagunak, eta Turkian ahiska turkiarrak ere bai; Georgiako Meskhetia eskualdean jatorria duen talde etniko turkiar bat dira, 21. mendean diaspora gisa sakabanatuak bizi direnak, nagusiki Sobiet Batasuna zeneko lurraldeetan eta Turkian[1][2][3][4][5][6].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meskhetiarrak ezkontza batean, andregaia aurkezten.

Turkiar asentamendu bat 1578ko espedizio militarr batean ezarri zen Meskhetian, baina lehenagotik ere turkiar tribuak XI. eta XII. mendeetan ezarriak ziren eskualdean.[7]

Meskheten desterrua eta sakabanaketa Bigarren Mundu Gerran hasi zen. Une hartan, Sobietar Batasuna Turkiaren aurkako presio-kanpaina bat egiteko prestatzen ari zen, eta Iosif Stalinek Meskhetiako turkiar biztanleria bertatik ezabatzeko aprobetxatu zuen. Kontuan hartzeko da Stalinen naziotasuna, georgiar kristaua izatez, non Georgian bizi ziren meskhetak turkiar musulmanak ziren.[8] 1944an, Meskhetiako turkiarrei kontrabandoa, lapurreta antolatua eta espioitza leporatu zizkieten, Turkiako mugan zehar egindako ustezko delituak eta traizioak. Abusuak ugari izan ziren erbesteratu aurretik eta ondoren [9] eta gutxi gorabehera 115.000 turkiar erbesteratu zituzten Erdialdeko Asara. Harrezkero ehunka gutxi batzuk bakarrik itzuli ahal izan dira Georgiara, Georgiak ez baitu aberriratzea baimentzen.[9]

1989ko sobietar erroldaren arabera, 106.000 turkiar meskhetiar bizi ziren Uzbekistanen, 50.000 Kazakhstanen eta 21.000 Kirgizistanen.[10] Bigarren Mundu Gerran erbesteratutako beste nazionalitateek ez bezala, ez zen inolako arrazoirik eman turkiar mesketarrak deportatzeko, 1968 arte ezkutuan gorde baitzen deportazioaren beraren onarpena.[8]

1989an Uzbekistanen turkiar meskheten eta bertako uzbekoen artean istilu larriak izan ziren.[10] Erresumin nazionalistak meskheten kontra piztu ziren, Ferganako haran gainpopulatuko baliabideengatik uzbekoekin lehian aritu baitziren. Ehunka meskhet hil edo zauritu ziren, ia 1.000 propietate suntsitu ziren eta milaka meskhetak ihes egin zuten erbestera.[10] Turkiar meskhetiar gehienak, 70.000 gutxi gorabehera, Azerbaijanera joan ziren; gainerakoak, berriz, Errusiako hainbat eskualdetara (bereziki Krasnodar Kraira), Kazakhstanera, Kirgizistan[10][11] eta Ukrainara joan ziren.

Azerbaijanen bizitzen jarri zirenen artean, Khojali herrian kokatu ziren ehundaka batzuk Khojaliko sarraskiaren biktima izan ziren 1992an, non Karabakh Garaiko lehen gerraren kontestuan, armeniar miliziek hainbat azerbaijandar eta meskhet hil zituzten bertan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Meskhetian Turks» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-20 data duen 1072913713 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-02-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Documents of the Helsinki Monitoring Groups in the U.S.S.R. and Lithuania (1976-1986). U.S. Government Printing Office, 97 or..
  2. Geyer, Michael; Fitzpatrick, Sheila. (2009). Beyond Totalitarianism: Stalinism and Nazism Compared. Cambridge University Press, 222 or. ISBN 9780521897969..
  3. Hille, Charlotte. (2010). State Building and Conflict Resolution in the Caucasus. Brill Publishers241 or. ISBN 9789004179011..
  4. Turkish Ahiskan American Foundation. Charity Navigator.
  5. page78.
  6. ahiskalilar.org (turkish). .
  7. Aydıngün et al., 2006.
  8. a b Bennigsen y Broxup, 1983. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Bennigsen & Broxup 1983 loc=30" defined multiple times with different content
  9. a b «Clashes force 2,000 Meskhetian Turks to flee Ukraine - World Bulletin» World Bulletin.
  10. a b c d UNHCR, 1999b, 20.
  11. UNHCR, 1999b, 21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]