Meskita Nagusia (Isfahan)
Meskita Nagusia (Isfahan) | |
---|---|
مسجد جامع اصفهان | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Probintzia | Ispahan probintzia |
Irango eskualdea | Isfahan County |
Irango barrutia | Central District |
City of Iran | Isfahan |
District of Isfahan | District 3 |
Koordenatuak | 32°40′11″N 51°41′07″E / 32.6697°N 51.6853°E |
![]() | |
Inaugurazioa | VIII. mendea |
Komisarioa | Banu Taym (en) ![]() Nizam al-Mulk (en) ![]() Taj al-Mulk (en) ![]() |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua, Igeltsua eta lauza |
Estiloa | Abbastar arkitektura Seljuktar arkitektura Ilkhanid architecture (en) ![]() Timurtar arkitektura Safavidar arkitektura |
Azalera | 2,0756 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) |
Erreferentzia | 1397 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 2012 (XXXVI. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Meskita nagusia edo Jameh meskita (persieraz: مسجد جامع اصفهان – Masjid-e-Jāmeh Isfahān) Isfahan hirian dagoen kongregazio meskita da. Etengabeko eraikuntza prozesu baten emaitza da, 771 hasi zenetik XX. mende amaiera arte. Isfahango Bazar Handia meskitaren hego-mendebaldeko hegalerantz aurkitzen da.
Meskita Nagusia Iranen zutik dirauen zaharrenetakoa da. Omeiarren garaian eraikia lehen aldiz, kondairak dioenez Damaskoko kalifak berak ezarri zuen lehen zutabea. Meskita bilakatu baino lehen, zoroastrismoko tenplu bat zegoen bertan.
2012an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meskita honek "lau-iwan" izeneko antolamendu arkitektonikoa jarraitzen du, hau da, lau gangadun areto ireki (iwan) aurrez aurre sarrera gisa patio nagusian ezartzea. Antolamendu hau oso ohikoa da Iranen. Qibla iwan handia meskitaren hegoaldean dago eta muqarnak erabiliz gangatu zuten XIII. mendean. Muqarna estalaktita edo erlauntza itxurako egitura geometrikoak dira, tronparen, arku edo gangaren eta kupulen arteko trantsizioak geometrikoki ahalbidetzen dutenak[2]. Patio nagusia bi solairuko arkupez inguratua dago, hainbat areto kupuladunez hornitua.

Iwanen artean dauden gune hipostiloetako kupula eta zutabeak estilo ugari eta garai ezezagunekoak dira, eraldatze etengabeak direla-eta: konponketak, berreraikuntzak eta gehigarriak[3].
Meskita ezaguna da adreiluzko bi kupula dituelako, seljukdarrek eraikiak. Hegoaldekoak mihraba estaltzen du eta 1086–1087an eraiki zuen Nizam al-Mulk-ek, Malik Xahren bisirrak, eta beste edozein baino handiagoa zen garai hartan. Iparraldeko kupula urtebete geroago eraiki zuen Taj al-Mulk-ek, Nizam al-Mumk-en arerioak. Bigarren kupula honen funtzioa ez dago argi. Nahiz eta ipar-hego ardatzean kokatua izan, meskitaren mugetatik kanpo zegoen. Aurreko erantzun gisa eraiki zen, eta hain ondo eraiki ezen persiar arkitekturaren maisulantzat hartzen den, dituen egitura soil eta oreka geometrikoagatik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VIII. mende amaiera, arabiar motako meskita eraiki zen gaizki orientatua, sasandar garaiko Suaren Tenplu baten gainean. Gero, 841 aldera, orientazioa zuzentzeko abbastarrek partzialki berreraiki zuten. Ondoren, X. mendetik XII.enera, seljuktarrek lan handiak egin zituzten, bereziki zutabe bujidak eta iwanak.
XIV. mende aldera mozafartarrak iritsi ziren, batez ere ekialdeko atala eraiki zutenak, eta gero timurtarrak (XIV-XV. mendeak) eta safaviak (XVI-XVIII. mendeak) meskita mendebalderuntz zabaldu zutenak. Azkenean, qajarrek sarrera nagusia eraiki zuten.
-
Mendebaldeko iwana
-
Ipar iwana
-
Ekialdeko iwana
-
Kupula nagusiaren barnealdea
-
Maketa
-
Iwan baten xehetasuna: adreiluak eta zeramikak
-
Zutabeak eta gangak, gune hipostiloan
-
Kaligrafia mendebaldeko iwanean
-
1840an
-
Iparraldeko kupula
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Properties inscribed on the World Heritage List, Iran. UNESCO.
- ↑ Stokstad, Marilyn. (2007). Art: a Brief History. Pearson Education, Inc., 201 or..
- ↑ Archnet Digital Library
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Gizateriaren Ondarea Iranen | ![]() |
---|---|---|
Armeniar monasterioen multzoa Iranen • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil • Maimand eta bertako kultura paisaia • Golestan jauregia • Gonbad-e Qabus • Isfahango Meskita Nagusia • Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Persiar lorategiak • Xahr-i Sokhta • Safi al-Din xekearen hilobia • Soltaniyeh • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa • Susa • Tabrizko bazarra • Takht-e Soleiman • Persiar qanatak • Lut basamortua • Yazd • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean |