Mesoamerikar pilota joko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pilota jokoaren jokaleku baten hondakinak, Mexikoko Monte Albánen.

Mesoamerikar pilota jokoa (nahuatlez tlachtli edota ōllamalīztli) Mesoamerikan K.a. 1400. urtetik aurrera Kolonaurreko herriek jokatutako erritual izaerako kirol bat da, eguneroko bizitzan nahiz erlijio ospakizunetan jokatzen baitzen. Milaka urtez kirolak tokian tokiko bertsio ezberdinak izan ditu. Gaur egun oraindik ere, Guatemala eta Mexikoko zenbait lekutan antzinako kirol honen ulama deritzon bertsio modernoa jokatzen da. Dirudienez, izaera ezberdinetako gatazkak konpontzeko balio zuen: lursailen jabetzak, tributuak, merkatal kontrolak, eta abar.

Pilota jokoaren arauak ezezagunak dira, baina haren ondorengoak den ulamari so eginik, racketball kirolaren antzekoak lirateke, honetan helburua pilota jokoan mantentzea da, pilota lurrera eroriz gero zorte txarra adierazten zuen, historialari batzuen arabera pilota eguzkiaren sinboloa baitzen. Aldiz, harrizko eraztunak beranduagoko gehikuntzak dira. Gehikuntza honek kirola erabat aldatu zuen, pilota eraztunetik igaroaraziz berehalako garaipena lortu zitekeelako, edo pilotak eraztuna ukitzearekin soilik puntuak lortzen zirelako. Hulezko pilotak mugimenduak astro sakratuen ibilbideak irudikatzen zuen: Eguzkia, Ilargia eta Artizarra.

Jokoaren irabazleak Jainkoak babesa eta mesedea bereganatzen zuen, halere irabazleak ala galtzaileak sakrifikatuak ziren inguruko zalantza badago. Ez zen joko bat bakarrik: Huitzilopochtlik bere ahizpa garaitu eta egunsentia hasten zela irudikatzen zuen.

Mesoamerika osoan kirol honetako jokalekuak topatu izan dira, hegoaldean Nikaraguaren hegoaldetik hasi, eta iparraldean, ziurrenik AEBetako Arizona estaturaino.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mesoamerikar pilota joko Aldatu lotura Wikidatan