Edukira joan

Mesosfera (geologia)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mesosfera lur planetaren geruza bat da, litosferaren eta astenosferaren azpian dagoena, eta kanpo nukleoaren gainetik. Gain mugak handipen bat erakusten du uhin sismikoen abiaduran eta dentsitatean 660 kilometroko sakoneran. Sakonera horretan ringuodita () deskonposatu egiten da Mg-Si duten perobskita eta magnetitan.[1] Erreakzio honek markatzen du goi-mantuaren eta behe-mantuaren muga. Neurri hori datu sismikoak eta presio altuko laborategiko esperimentuen arabera kalkulatzen da.

Mesosferaren oinarrian D´´ zona dago, mantuaren eta nukleoaren arteko limitean dagoena, 2.700km-ko sakoneratik eta 2.900 km-ra dagoena (1.678->1796 milla).[1]

Geruza sistemak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur planetaren barnean hainbat geruza beireizi ditzakegu, bi modutara banatzen direnak, geruzen dinamikan eta konposizio kimikoetan oinarritzen direnak.

Geruzen dinamikan oinarrituta:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Litosfera: Lurrazalaren kanpo geruza da, 5km-tik 200km-ko lodiera izan dezakeena.
  • Astenosfera: 80km-ko sakoneran hasten den geruza da, eta mesosferaren mugaraino, geruza honetan tenperaturak arrokak plastikoagoak bilakatzen ditu euren urtze puntura hurbiltzen direlarik.
  • Mesosfera: 2300km-ko lodiera duen geruza zurruna.
  • Endosfera: Nukleoa biltzen duen geruza (kanpo zein barne nukleoa)

Geruzen konposizio kimikoan oinarrituta:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lurrazala: 35km-ko lodiera duen geruza, leku batzuetan 80km-ko lodierara iritsi daiteke.
  • Mantua: Lurrazala eta nukleoaren artean dago 2850km-ko lodiera duelarik, mantuaren barnean goi eta behe mantuan desberdindu daitezke.
  • Nukleoa: Mantuaren azpian dago, eta planetaren puntu sakoneraino hedatzen dena. Nukleoa burdinez eta nikelez osatuta dago batez ere.

Lurraren geruza honek 2230 kilometroko luzera du gutxi gorabehera, 660. kilometrotik 2900. kilometrora arte. Mesosfera eta nukleoaren arteko muga Gutenberg-en etenunea da, mesosferako zonalde honetan tenperatura eta presio altuak daudenez dauden arren arrokak fase solidoan daude, jasaten duten presio handiek tenperaturaren igoera deuseztatzen duelako, eta honen ondorioz mesosfera astenosfera baino zurrunagoa da.

Mesosferan gehien aurkitu daitezkeen materialak oxigenoa (O), silizioa (Si), burdina (Fe), magnesioa (Mg) eta sufrea (S) dira.

Mesosferan bi zati nabarmen banatu daitezke, goi mesosfera eta behe mesosfera. Lehenegoak goi mesosfera nahiko zurruna da, baino astenosferatik oso hurbil dagoenez oraindik zeinbait material plastiko ditu, baina sakonerarekin arroken dentsitatea handitzen da, azpigeruza honek 100km-ko lodiera du. Ondoren behe mesosfera dago, guztiz zurruna eta solidoa dena, azpigeruza honek 2100km-ko lodiera du, eta denstistate handiko arrokak daude, oso zurruna denez lurrikarak sortzea ezinezkoa izan beharko luke, arrokak presioaren eraginez ezin direlako apurtu.[2]

Mesosfera izena plaken tektonikaren aurretik datorren izen bat da, eta  Reginald Aldworth Daly Harbard unibertsitateko geologiako irakasleak esleitu zuen 'mesospheric shell' termino zaharragotik.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Condie, Kent C.. (2001). 'Mantle Plumes and Their Record in Earth History. Cambridge University Press, 3–10 or. ISBN 0-521-01472-7..
  2. (Gaztelaniaz) Torné, Montserrat; Banda, Enric. (1997). Geologia. Santillana, 14-15 or. ISBN 84-294-4679-6..
  3. (Ingelesez) Daly, Reginald Aldworth. (1940). Strength and Structure of the Earth. New York: Prentice Hall.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]